Itsasertzeko Garbiketa eta Artebide proiektuak bukatu dituzte
Itsasertzeko Garbiketa eta Artebide proiektuen itxiera ekitaldia egin dute gaur goizean Zuloaga Etxean. Guztira 10 lagunek lan egin dute lau hilabetez, INEM eta Udaleko Prebentzio Zerbitzuaren laguntzaz. Itsasertzeko Garbiketaren XII. edizioan lana es...
Itsasertzeko Garbiketa eta Artebide proiektuen itxiera ekitaldia egin dute gaur goizean Zuloaga Etxean. Guztira 10 lagunek lan egin dute lau hilabetez, INEM eta Udaleko Prebentzio Zerbitzuaren laguntzaz. Itsasertzeko Garbiketaren XII. edizioan lana eskuz egin dute, eta 103 zabor poltsa eta 3 kontenedore bete dituzte. Antena inguruan, farolan eta kanpinean jaso dute zabor gehien, eta ehiztarien postuetan ere zabor dexente bildu dute. Bitxikerien artean, loteria dezimo bat jaso dute, baita freskagarri makina bat ere. Nerea Zuazuak, Prebentzio Zerbitzuko kordinatzaileak, “egindako lana eskertzekoa da, eskuz egin dute, eta langile bakoitzak ahal zuena aportatu du”.
Bestetik, Artebide proiektuaren bostgarren edizioan, drogen gaia lantzen duen antzezlana egin dute bost emakumek, eta lana sustatzeaz gain, prebentzioa ere landu dute. Hondarribiko hiru ikastoletako 400 ikaslek antzezlana ikusteko aukera izan dute, eta iragan ostiralean antzerkia herritar ororentzat aurkeztu zuen Zuloagan.


