Iban Angulo nagusi Azagrako bikejoring txapelketan
Emaitza oso onak lortu zituzten pasa den asteburuan Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kirolariek. Izan ere, bikejoring-en, Iban Angulo lezoarra izan zen nagusi Azagran (Nafarroa) jokatu zuten txapelketan. Gainera, Eneko Agirre hirugarren izan zen Olvegan...
Emaitza oso onak lortu zituzten pasa den asteburuan Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kirolariek. Izan ere, bikejoring-en, Iban Angulo lezoarra izan zen nagusi Azagran (Nafarroa) jokatu zuten txapelketan. Gainera, Eneko Agirre hirugarren izan zen Olvegan (Soria, Espainia) jokatu zuten txakurkros proban.
Azagran 4 kilometro eta erdiko ibilbidea gainditu behar izan zuten bikejoring lasterkariek, larunbat eta igandean. Angulok bigarren sailkatuari (Espainiako txapeldun ohia izan zen) 40 segundoko aldea atera zion. Nafarroako Bikejoring Txapelketa bukatzeko proba bakarra falta da eta lezoarra lehenengo postuan dago.
Agirrek, berriz, hirugarren postua lortu zuen Txakurkros Ligako azkeneko lasterketan. Hotz handia egin zuen Olvegan eta, gainera, aldapa gogorrak igo behar izan zituzten lasterkariek 8,5 kilometroko ibilbidean. Sorian bildutako puntuekin, sailkapen orokorreko laugarren postuan geratu da Agirre.
Beterano eta gazteak, fin
Olvegan bertan, Gazte eta Beteranoen mailetako txakurkroslariek hartu zuten parte. Emaitza onak lortu zituzten eurek ere Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kideek.
Horrela, beteranoen A mailan, Txarli Perez hamargarren izan zen. Sailkapen orokorrean, berriz, zazpigarren bukatzea lortu du Perezek.
Beteranoen B mailan, Jose Ramon Ortuoste hirugarren izan zen. Sailkapen orokorrean bigarren izatea lortu du Ortuostek. Bestalde, Gazte Mailan, Aitor Agirrek eta Jon Perezek bigarren eta hirugarren izatea lortu zuten,

