Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskararen erabilera plana osatzeko bileren bigarren txanda abiatzear da

Udala lantzen ari den Euskararen Plan Estrategikoa eratzeko bileren lehen txanda bukatu berri da, eta «momentuz bai Udala, bai parte hartzaileak gustura agertu dira emaitzarekin». Datozen hamar urteetan euskararen erabilera sustatzeko erabiliko den plana da orain diseinatzen ari direna, eta herritarren parte hartzearekin ari dira plana osatzen, haien ekarpenak jasoz. Orain arte bost bilera egin dituzte: Donibanen, Trintxerpen, Antxon eta San Pedron egin dituzte bilerak, eta horiez gain, beste  saio bat egin dute merkatarien ordezkariekin. Lehen bost bileretan parte hartzaile bakoitzak euskararekiko bere bizipenak eta sentipenak partekatu ditu eta, horrekin batera, barrutiko egoeraren lehen azterketa egin dute. Bost bilera horiek eginda bukatutzat eman dute bileren lehen fasea. Erdaldunen parte hartzea Udaletik jakinarazi dutenez, bileretako parte hartzaile gehienak elebidunak izan dira, baina euskara ez dakiten edo euskaraz moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrek ere parte hartu dutela zehaztu dute. Udala pozik agertu da horrekin, «plana arrakastatsua izateko ezinbestekoa baita Pasaian bizi diren guztien iritziak eta ikuspegiak ezagutzea». Bost lan saioetan, elkarteetako ordezkariek, irakasleek, gurasoek, elkarteetako eta lan-munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta udal langileek hartu dute parte, baita beren kabuz bileretara bildu diren herritarrak ere. Bigarren lan saioak datozen bi asteetarako deitu ditu Udalak. Lan saio hauetan, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak landuko [...]

admin
Bidasoa
2011/03/30

Udala lantzen ari den Euskararen Plan Estrategikoa eratzeko bileren lehen txanda bukatu berri da, eta «momentuz bai Udala, bai parte hartzaileak gustura agertu dira emaitzarekin».
Datozen hamar urteetan euskararen erabilera sustatzeko erabiliko den plana da orain diseinatzen ari direna, eta herritarren parte hartzearekin ari dira plana osatzen, haien ekarpenak jasoz.
Orain arte bost bilera egin dituzte: Donibanen, Trintxerpen, Antxon eta San Pedron egin dituzte bilerak, eta horiez gain, beste  saio bat egin dute merkatarien ordezkariekin. Lehen bost bileretan parte hartzaile bakoitzak euskararekiko bere bizipenak eta sentipenak partekatu ditu eta, horrekin batera, barrutiko egoeraren lehen azterketa egin dute. Bost bilera horiek eginda bukatutzat eman dute bileren lehen fasea.
Erdaldunen parte hartzea
Udaletik jakinarazi dutenez, bileretako parte hartzaile gehienak elebidunak izan dira, baina euskara ez dakiten edo euskaraz moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrek ere parte hartu dutela zehaztu dute. Udala pozik agertu da horrekin, «plana arrakastatsua izateko ezinbestekoa baita Pasaian bizi diren guztien iritziak eta ikuspegiak ezagutzea».
Bost lan saioetan, elkarteetako ordezkariek, irakasleek, gurasoek, elkarteetako eta lan-munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta udal langileek hartu dute parte, baita beren kabuz bileretara bildu diren herritarrak ere.

San Pedroko lehen lan saioa

San Pedroko lehen lan saioa

Bigarren lan saioak datozen bi asteetarako deitu ditu Udalak. Lan saio hauetan, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak landuko dituzte, «batez ere, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak» jasoz. Asteartean da lehenbiziko bilera, Donibanen;  Trintxerpen da hurrengoa, ostegunean; apirilaren 12an izango da Antxoko bilera eta egun bat beranduago, apirilaren 13an, San Pedrokoa.
Merkatariekin eta gazteekin lan saio bereziak ari dira lantzen. Merkatariekin egin dute honez gero lehen bilera eta bigarrena apirilaren 13rako deitu dute.Gazteekin ez dira bildu oraingoz. Apirilaren 9an dute lehen lan saioa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.