Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

EAJk Gizarte Larrialdiko Laguntzen gaineko mozioa erretiratu egin du

Gizarte Larrialdiko Laguntzen gaineko mozioa aurkeztu zuen EAJ alderdiak joan den ostiralean egindako udal osoko bilkuran. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak Gizarte Larrialdietako Laguntzen gainean onartutako urtarrilaren 19ko agindua bertan behera uzteko eskatzen zuen. Horrekin batera, araudia onartzeko garaian udalen iritzia aintzat hartzeko eskatzen zuen mozioak. Lan eta Gizarte Gaietako sailaren aginduarekin, Giza Larrialdietako Laguntzentzat aurreikusitako diru zatia murrizteaz gainera, zorroztu egin dituzte laguntza horiek jasotzeko bete beharreko baldintzak eta “laguntza eskatzen duten askok, benetan egoera larrietan daudenak gainera, ez dute ezertxo ere jasoko”, azaldu zuen Maite Peña EAJko zinegotziak. Ezker abertzaleko zinegotziek urrutirago joateko beharra nabarmendu zuten eta mozioari hirugarren puntu bat eranstea proposatu zuten: iaz emergentzia laguntza jaso zuten lagunei aurten ere eman ahal izateko falta den dirua udalak jartzea, behinik behin.  Agindua bertan behera uzteko eskatzeak ezer gutxirako balio duela nabarmendu zuten talde abertzaleko zinegotziek “egoera larrienean bizi diren herritarrek laguntza jasoko dutela bermatzeko bitartekoak jartzen ez baditugu”. Azken proposamen horren aurrean, EAJko Maite Peñak bere taldeak aurkeztutako mozioa erretiratzea erabaki zuen, “halako erabakia ezin delako bost minutuan hartu eta ongi aztertu beharra dagoelako”. Hala, gaiarekin jarraitzeko asmoa azaldu zuen Peñak. Etorkinen boto eskubidea SOS Arrazakeria taldeak herrian bizi diren etorkinen boto eskubidearen aldeko [...]

admin
Bidasoa
2011/03/28

Gizarte Larrialdiko Laguntzen gaineko mozioa aurkeztu zuen EAJ alderdiak joan den ostiralean egindako udal osoko bilkuran. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak Gizarte Larrialdietako Laguntzen gainean onartutako urtarrilaren 19ko agindua bertan behera uzteko eskatzen zuen.

Horrekin batera, araudia onartzeko garaian udalen iritzia aintzat hartzeko eskatzen zuen mozioak. Lan eta Gizarte Gaietako sailaren aginduarekin, Giza Larrialdietako Laguntzentzat aurreikusitako diru zatia murrizteaz gainera, zorroztu egin dituzte laguntza horiek jasotzeko bete beharreko baldintzak eta “laguntza eskatzen duten askok, benetan egoera larrietan daudenak gainera, ez dute ezertxo ere jasoko”, azaldu zuen Maite Peña EAJko zinegotziak.

Ezker abertzaleko zinegotziek urrutirago joateko beharra nabarmendu zuten eta mozioari hirugarren puntu bat eranstea proposatu zuten: iaz emergentzia laguntza jaso zuten lagunei aurten ere eman ahal izateko falta den dirua udalak jartzea, behinik behin.  Agindua bertan behera uzteko eskatzeak ezer gutxirako balio duela nabarmendu zuten talde abertzaleko zinegotziek “egoera larrienean bizi diren herritarrek laguntza jasoko dutela bermatzeko bitartekoak jartzen ez baditugu”.

Azken proposamen horren aurrean, EAJko Maite Peñak bere taldeak aurkeztutako mozioa erretiratzea erabaki zuen, “halako erabakia ezin delako bost minutuan hartu eta ongi aztertu beharra dagoelako”. Hala, gaiarekin jarraitzeko asmoa azaldu zuen Peñak.

Etorkinen boto eskubidea
SOS Arrazakeria taldeak herrian bizi diren etorkinen boto eskubidearen aldeko mozioa aurkeztu zuen, bestetik.  Horren harira,  “bozkatzeko eskubidea izan gabe, integrazioa lortzea” zaila dela nabarmendu zuen Hamaikabateko Joxe Mari Burgosek.

Iritzi bera azaldu zuen EBko Jose Manuel Ferradasek eta udalak herritarrek parte hartzeko “jartzen dituen trabak” salatu zituen. Izan ere, edozein taldek aurkeztutako mozioa eztabaidatu ahal izateko alderdi politikoek aurkeztu behar izaten dituzte.

Ezker abertzaleko zinegotziek ere bat egin zuten mozioarekin, eta “askok urteak zergak ordaintzen badaramate ere, eskubiderik ez dutela” salatu zuten. Gaineratu zutenez,  “bertan bizi garen askok ezingo dugu hautagai izan eta ezta guk nahi duguna bozkatu ere” alderdien legea dela eta.
SOS Arrazakeriaren mozioak aurrera egin zuen Hamaikabat, EAJ, EB eta ezker abertzalearen aldeko botoekin. PPk kontra bozkatu zuen eta PSE-EEk abstentzioa “gai hori orain gutxi Parlamentuan landu delako eta udala ez  delako horretarako gunea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.