‘Oarso’ aldizkariak Udalari 7.500 euroko gastua eragingo diola jakinarazi du Merinok
Pasa den astean oposizioko alderdiek Oarso aldizkariaren banaketa geratzeko eskatu zioten alkateari eragiten dituen gastuengatik eta kanpainaurrean alderdi politiko baten mesedetan aritzeagatik. Juan Carlos Merino alkateak erantzun die Udalak hogei urt...
Pasa den astean oposizioko alderdiek Oarso aldizkariaren banaketa geratzeko eskatu zioten alkateari eragiten dituen gastuengatik eta kanpainaurrean alderdi politiko baten mesedetan aritzeagatik. Juan Carlos Merino alkateak erantzun die Udalak hogei urte daramatzala Oarso aldizkaria argitaratzen legalki. Horrez gain, argitaratzearen gaineko datuak eman ditu: 15.500 ale ateratzen dituztela eta 7.500 euroko gastua eragiten diola, oposizioak aurreikusitako 6.000 euro ingurutik gora, beraz. “Horrenbestez, Udalak herritarrak informatzeko duen beharra betetzeko bitarteko ekonomikoena eta eraginkorrena da. Hain zuzen, Publizitate eta Erakunde Komunikazioaren legeak berak derrigortzen duen betebeharra”.
Gogorarazi du 2007ra arte aldizkaria hiru hilabetean behin argitaratzen zela, baina urtean behin argitaratzera pasatu zela eragiten zuen gastuarengatik. Aurrekontuak ere murriztuz joan direla azaldu du.
Banatuko den data ere salatu zuten oposiziotik: “2010eko abenduan alderdietako bozeramaileei Oarso aldizkariaren zenbaki berri bat egingo zela jakinarazi zitzaien. Urtarrila amaieran guztiek aurkeztu zuten euren testua politikako iritzi atalean sartzeko, baina inork ez zuen ezer esan gastuarengatik”.
Interes politikoa eta elektoralista oposizioarena dela adierazi du Merinok, “bazekitelako edizio gastuetan ezin zela aurreztu eta banatzeko azken eguna martxoaren 29a zela”.