Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Klakeko ‘masterclass’-a egingo dute hurrengo ostiralean eta larunbatean

Klakea dantzatzeko gogoa duenak asteburu honetan aukera du Lezon. Izan ere, Tip Tap Clap dantza taldeak masterclass-a antolatu du hurrengo ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 18a eta 19a). Horrez gain, klakea sekula egin  ez dutenentzako eskola ere eskainiko dute. Eskola horien gidari Laia Molins dantzari kataluniarra izango da. Ostiraleko eskolei dagokienez, 17:30etik 19:30era izango da klakean esperientzia dutenentzat prestatu dutena (maila aurreratua). Hori bukatuta, 21:00ak arte, sekula dantzarik egin ez dutenen txanda izango da. Larunbatean, berriz, hiru eskola emango ditu Molinsek: 10:30etik 12:00etara maila ertainekoek; 12:00etatik 13:30era hastapenekoen txanda izango da eta 15:30etik 17:00etara, berriro, maila ertainekoena. Maila bat ikasi nahi duenak (ordu eta erdiko bi eskola) 35 euro ordaindu beharko ditu eta bi orduko klase batean parte hartu nahi duenak, berriz, 20 euro. Caixan ordaindu behar da, honako kontu korrontean: 2100 5396 95 0100092449. Izena, abizena eta hautatutako eskolaren maila jakinarazi behar ditu izena ematen duenak. Ordaindu ondoren, posta elektronikoz (tiptapclaps@hotmail.com) edo telefono bidez (630 70 55 94) jakinarazi behar da horren berri. Tip Tap Clapeko presidente Celine Urzaizek adierazi duenez, Molins “Espainiako Estatuko klake dantzari nabarmenetako bat da”. Formazio osagarria Ameriketako Estatu Batuetan jaso zuen. Hainbat dantza taldetan aritu da, honakoetan besteak beste: Granollerseko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Big Band-ekin [...]

admin
Bidasoa
2011/03/11

Klakea dantzatzeko gogoa duenak asteburu honetan aukera du Lezon. Izan ere, Tip Tap Clap dantza taldeak masterclass-a antolatu du hurrengo ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 18a eta 19a). Horrez gain, klakea sekula egin  ez dutenentzako eskola ere eskainiko dute. Eskola horien gidari Laia Molins dantzari kataluniarra izango da.

Ostiraleko eskolei dagokienez, 17:30etik 19:30era izango da klakean esperientzia dutenentzat prestatu dutena (maila aurreratua). Hori bukatuta, 21:00ak arte, sekula dantzarik egin ez dutenen txanda izango da. Larunbatean, berriz, hiru eskola emango ditu Molinsek: 10:30etik 12:00etara maila ertainekoek; 12:00etatik 13:30era hastapenekoen txanda izango da eta 15:30etik 17:00etara, berriro, maila ertainekoena. Maila bat ikasi nahi duenak (ordu eta erdiko bi eskola) 35 euro ordaindu beharko ditu eta bi orduko klase batean parte hartu nahi duenak, berriz, 20 euro. Caixan ordaindu behar da, honako kontu korrontean: 2100 5396 95 0100092449. Izena, abizena eta hautatutako eskolaren maila jakinarazi behar ditu izena ematen duenak. Ordaindu ondoren, posta elektronikoz (tiptapclaps@hotmail.com) edo telefono bidez (630 70 55 94) jakinarazi behar da horren berri.

Tip Tap Clapeko presidente Celine Urzaizek adierazi duenez, Molins “Espainiako Estatuko klake dantzari nabarmenetako bat da”. Formazio osagarria Ameriketako Estatu Batuetan jaso zuen. Hainbat dantza taldetan aritu da, honakoetan besteak beste: Granollerseko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Big Band-ekin eta Roxanne Butterfly-ren konpainiarekin. 1998an hasi Bartzelonako Tap-Jam inprobisazio ikuskizunean parte hartzen eta egun zuzendaria da. Bartzelonan bertan ematen ditu eskolak, baina Frantzian, Kuban, Suitzan edo Italian ere irakatsi du. Asteburu honetan Lezon mugituko ditu metalezko zoladun zapatak.

Tap Kon’Fusion

Molins eskualdera etorriko dela probestuz, Tap Kon’Funsion ikuskizuna eskainiko dute. Klakea eta musika nahasten dituen emanaldia egingo dute etzi Errenteria-Oreretan Cyne Reyna tabernan (22:30etik aurrera) eta ostiralean Hondarribiko Truck Aretoan (23:30ean hasita). Molinsek eta Urzaizek musika instrumentu bat gehiago balira bezala mugituko dituzte klake egiteko zapatak.

Ez dira bakarrik izango, baina. Errenteria Musikaleko klake taldeak ere parte hartuko du, Larraitz Ugartemendia irakaslearekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.