Garai bateko Benta Zaharra berreskuratuko du Hondarribiak
Udalarrantzek, Euskadiko arrantza udalerrien sareak, urteko batzarra ospatu du gaur goizean Hondarribiko Udalean. Udalarrantz neurri desberdineko euskal arrantza udalerrien sarea da, bereziki arrantza jarduerarekin erlazionatutakoa. Sare hau EUDELen ba...
Udalarrantzek, Euskadiko arrantza udalerrien sareak, urteko batzarra ospatu du gaur goizean Hondarribiko Udalean. Udalarrantz neurri desberdineko euskal arrantza udalerrien sarea da, bereziki arrantza jarduerarekin erlazionatutakoa. Sare hau EUDELen barrukoa da, denak Euskadiko Udalen elkartearen parte baitira. Udalarrantz arazo komunentzako bat egite eta eztabaida foroa izateko helburuarekin sortu zen, esperientziak eta kudeaketa praktika ona elkarbanatzeko, eta beren herritarren bizi kalitatea hobetuko duten proiektu bateratuak sustatzeko. Udalarrantz osatzen duten udalak honakoak dira: Bizkaiatik; Bermeo, Elantxobe, Lekeitio, Lemoiz, Mundaka, Ondarroa, Zierena eta Gipuzkoatik; Getaria, Hondarribia, Mutriku, Orio, Pasaia eta Zumaia.
Gaur goizeko batzarrean, iazko balantzea egin dute eta datorren urtean landuko dituzten proiektuak mahai gainean jarri dituzte. Hala nola, iaz Hondarribiako, Orioko eta Getariako hondartzek eskuratu zuten kalitatezko ziurtagiria nabarmendu dute. Jose Maria Casalizek, Lekeitioko alkateak eta Udalarrantzeko presidenteak, azaldu duenaren arabera, 2011, “trantsizio urtea izango da”, eta arrantza sektoreak jasaten ari den garai txarrari aurre egiteko, lanean jarraituko dutela azaldu du.
Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, gehitu duenaren arabera,”etorkizunari begira lan egin behar dugu, eta Udalarrantzen laguntzarekin garai bateko Kai Zaharra berreskuratuko dugu”. Barkuak konpontzeko erabiltzen zuten karroa berreskuratuko dute eta bertan, barku bat jarriko dute. Honetaz gain, Benta Zaharreko eraikina berreraikiko dute, eta bertan Interpretazio Zentrua egingo dute.


