Mikel Odriozola ibilketaria, Espainiako txapeldun
Mikel Odriozola ibilketari errenteriarra seigarren aldiz Espainiako txapelduna da 50 kilometro ibilketan. Benicassimen (Herrialde Katalanak) jokatutako proban hiru helburu garrantzitsu zituen: seigarrenez txapela janztea, mundu mailan marka ona lortzea...
Mikel Odriozola ibilketari errenteriarra seigarren aldiz Espainiako txapelduna da 50 kilometro ibilketan. Benicassimen (Herrialde Katalanak) jokatutako proban hiru helburu garrantzitsu zituen: seigarrenez txapela janztea, mundu mailan marka ona lortzea eta udako Koreako Munduko Txapelketarako sailkatzea. Hiru helburuak lortu zituen: seigarren titulua, 3 ordu eta 49 minutuko denbora, beka eta plaza. Lehenengoz, txapelketa EATen (Errenteriako Atletismo Taldea) kamisetarekin irabazi du.
Lasterketa hasieratik bakarrik egin zuen ibilbidea helmuga zeharkatu arte.
EATetik jakinarazi dutenez, ibilbidea oso gogorra izan zen, azken zatian igoera batekin (800 metrokoa), eta horregatik markari garrantzia handiagoa eman diote.

