Jaizkibel mendia ‘Zure abenturaren bila’ programako protagonista
Jaizkibel: Ese desconocido. Sinfonía en piedra Jesus Martinezen dokumentala eskainiko dute aste honetako Zure abenturaren bila ikus-entzunezkoen programan. Martinezen zintak gure etxe ondo-ondoan ditugun paisaia harrigarriak ezagutzera eman nahi ditu,...
Jaizkibel: Ese desconocido. Sinfonía en piedra Jesus Martinezen dokumentala eskainiko dute aste honetako Zure abenturaren bila ikus-entzunezkoen programan. Martinezen zintak gure etxe ondo-ondoan ditugun paisaia harrigarriak ezagutzera eman nahi ditu, eta era berean mendiaren itsaslabarrean egin nahi duten Kaiaren kontrako oihu bihurtzen da. Gaur izango da, 19:30ean Amaia Kultur Zentroan. Sarrera doan da.
Sinopsia: “Hondarribia eta Pasaiaren arteko kostaldeko ibilbidea tarteka itsas ertzetik, tarteka itsaslabarretatik igarotzen da; betiere olatuen soinua eta antxeten karrakak nahasita direla. Kala ezagunak (Manarranas, Errota…) eta belardiak (Justitz) dituen zati leun baten ondoren, haitzetara iristen gara, abereen itxura gogorarazten digutenak: filigrana sapaiak, inkrustazioak, mila koloretako hormak, itsasora begira dauden leihoak, irudika dezakegun paisairik harrigarrienetako bat sortuz…”

