Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Hiriko gastronomia bultzatzeko ‘Irun dastatu’ ekimena aurkeztu dute

Hirian egiten den sukaldaritzari bultzada emateko Irun Dastatu ekimena aurkeztu dute aste honetan, bide luzekoa izateko asmoarekin. Momentuz bakailaoa eta txokolatea protagonista izango dituzten Irungo Sukaldeak goiburuko jardunaldiak antolatu dituzte.Martxoan eta apirilan egingo dituzte, San Martzial karrikako bi elkarte gastronomikoetan: Irungo Atsegiña eta La Salleko I.O. Besteak beste, Bidasoa Bizirikek, La Bacaladera enpresak, Mugan merkataritza elkarteak, eta Ficoba erakustazokak sustengua eman diote asmoari. Ikastaro guztiak 19:30etik 20:30era egingo dira, eta bakoitzaren kostua 5 euroan jarri dute. Izenemateak BAZen, 010era deituz, edo bulego estrategikoaren e-postara idatziz egin behar dira. Asteartean egin zuten aurkezpena, Danako jatetxean. Bertara, Irungo alkate Jose Antonio Santano, La Bacaladerako kudeatzaile Jose Maria Salvador, Mugan merkataritza elkarteko Tomas Meztu, Koldo Salinas goxogilea, eta jardunaldietan parte hartuko duten sukaldarietako batzuk hurbildu ziren: Iñigo Lavado, Inaxio Muguruza, Carlos Sagastizabal, Felix Manso, Julio Rebolleda, Iñaki Hernandez eta David Rodriguez. Santanok ekimenaren helburua laburbildu zuen: “Hiriko eskaintza gastronomiko aberats eta anitzari balioa ematea eta alor horretan egunero lanean diharduten profesionalen eskutik egitea”. Alkateak jardunaldietan parte hartuko duten sukaldariei eskerrak eman nahi izan zien, “hirian daukagun eskaintza gastronomiko onak eta bariatuak merezi duen tokian, lehen lerroan, jartzeagatik”. Elkartasun kontzertua Bestalde, apirilean Taupadak GKEaren alde Ficoban antolatuko den kontzertuaren ondoren Irungo sukaldeak ekimenean parte [...]

admin
Bidasoa
2011/03/10

Hirian egiten den sukaldaritzari bultzada emateko Irun Dastatu ekimena aurkeztu dute aste honetan, bide luzekoa izateko asmoarekin. Momentuz bakailaoa eta txokolatea protagonista izango dituzten Irungo Sukaldeak goiburuko jardunaldiak antolatu dituzte.Martxoan eta apirilan egingo dituzte, San Martzial karrikako bi elkarte gastronomikoetan: Irungo Atsegiña eta La Salleko I.O. Besteak beste, Bidasoa Bizirikek, La Bacaladera enpresak, Mugan merkataritza elkarteak, eta Ficoba erakustazokak sustengua eman diote asmoari. Ikastaro guztiak 19:30etik 20:30era egingo dira, eta bakoitzaren kostua 5 euroan jarri dute. Izenemateak BAZen, 010era deituz, edo bulego estrategikoaren e-postara idatziz egin behar dira.

Asteartean egin zuten aurkezpena, Danako jatetxean. Bertara, Irungo alkate Jose Antonio Santano, La Bacaladerako kudeatzaile Jose Maria Salvador, Mugan merkataritza elkarteko Tomas Meztu, Koldo Salinas goxogilea, eta jardunaldietan parte hartuko duten sukaldarietako batzuk hurbildu ziren: Iñigo Lavado, Inaxio Muguruza, Carlos Sagastizabal, Felix Manso, Julio Rebolleda, Iñaki Hernandez eta David Rodriguez.

Santanok ekimenaren helburua laburbildu zuen: “Hiriko eskaintza gastronomiko aberats eta anitzari balioa ematea eta alor horretan egunero lanean diharduten profesionalen eskutik egitea”. Alkateak jardunaldietan parte hartuko duten sukaldariei eskerrak eman nahi izan zien, “hirian daukagun eskaintza gastronomiko onak eta bariatuak merezi duen tokian, lehen lerroan, jartzeagatik”.

Elkartasun kontzertua
Bestalde, apirilean Taupadak GKEaren alde Ficoban antolatuko den kontzertuaren ondoren Irungo sukaldeak ekimenean parte hartuko duten sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte. Hor ere, bakailaoa eta txokolatea osagarri nagusiak izango dira. La Bacaladerak bakailaoa doan emango du egun horretarako.

IRUNGO SUKALDEAK. Ikastaro guztiak 19:30etik 20:30era izango dira.

Martxoak 29. Iñigo Lavado (Iñígo Lavado) eta Julio Rebolleda (Mertxe).

  • Bakailao kurruskaria gainerreta
  • Bakailao arroka pil-pilean
  • Txokolatea parrilan.

Martxoak 31. Inaxio Muguruza (Atalaia) eta Felix Manso (Gaztelumendi-Antxon).

  • Bakailao entsalada Lodosako pikillo piperrekin
  • Bakailaoa, Martini eta Tio Pepe saltsan eginiko foiez
  • Txokolate likido-danborra zotzekin

Apirilak 5. Iñaki Hernández (Trinkete Borda) eta  Koldo Salinas (Brasil goxodenda).

  • Orburu frijituak
  • Bakailao kaneloiak
  • Txokolatezko postrea magurdiekin

Apirilak 7. David Rodríguez (Danako) eta Carlos Sagastizabal (La Agrícola).

  • Porrusalda krema bakailaoarekin
  • Bakailao entsalada, piper erreak, pinaziak, Idiazabal gazta eta onddoak olio-ozpinetan
  • Bakailao konfitatua patata eta aza kremarekin
  • Txokolatezko moussea laranjaren konfiturarekin
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.