Berdintasun kontseiluaren festa egingo dute bihar
Errenteriako Berdintasun Kontseilua ofizialki aurkeztuko dute bihar, eta horretarako festa antolatu dute. Atzo eman zuen festan egingo dutenaren berri Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak. “Ekitaldi dibertigarri eta parte-hartzailea antolatu dugu herriko hainbat pertsonen eta talderen laguntzarekin”, iragarri zuen Peñak. Besteak beste, kontseiluaren logoa aurkeztuko dute, Mariasun Landa kazetaritza lanen lehen edizioko sariak banatuko dituzte eta horrekin batera, ikuskizuna ere izango da Itzatu elkartean gorputz adierazpena lantzen duten bost emakumerekin. Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengo zatian kalera irtengo dira guztiak. 18:30ean Udaletxetik atera eta ibilbidea egingo dute Niessen kulturguneraino. Ibilbidea musikaz eta dantzaz girotuta egongo da Musika Eskolako trikitilariek, Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek, kantu jirako partaideek, herriko dantzariek eta Ausardi antzerki taldeko kideek parte hartuko dutelako. Bigarren zatia, berriz, barrualdean egingo dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Ekitaldi horretan aurkeztuko dute logoa eta banatuko dituzte Mariasun Landa sariak. Logoa Ainara Lasak egin du, eta berak emango ditu aurrerantzean kontseiluaren irudia izango den logoaren xehetasunak. Mariasun Landa sariari dagokionez, Iñigo Legorburu errenteriarra izan da lehenengo aldi honetako irabazlea. Joxepa Anttoni Aranberriren gaineko kontakizuna egin du Legorburuk kazetaritza sarietarako. Hain zuzen, Errenteria-Oreretari emakumeek egindako ekarpena zen sariaren helburua eta horri jarraitu dio egileak. “Gure herriko bertsogintzan erreferente beharko lukeen emakumea itzalean izan da orain [...]
Errenteriako Berdintasun Kontseilua ofizialki aurkeztuko dute bihar, eta horretarako festa antolatu dute. Atzo eman zuen festan egingo dutenaren berri Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak. “Ekitaldi dibertigarri eta parte-hartzailea antolatu dugu herriko hainbat pertsonen eta talderen laguntzarekin”, iragarri zuen Peñak. Besteak beste, kontseiluaren logoa aurkeztuko dute, Mariasun Landa kazetaritza lanen lehen edizioko sariak banatuko dituzte eta horrekin batera, ikuskizuna ere izango da Itzatu elkartean gorputz adierazpena lantzen duten bost emakumerekin.
Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengo zatian kalera irtengo dira guztiak. 18:30ean Udaletxetik atera eta ibilbidea egingo dute Niessen kulturguneraino. Ibilbidea musikaz eta dantzaz girotuta egongo da Musika Eskolako trikitilariek, Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek, kantu jirako partaideek, herriko dantzariek eta Ausardi antzerki taldeko kideek parte hartuko dutelako.
Bigarren zatia, berriz, barrualdean egingo dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Ekitaldi horretan aurkeztuko dute logoa eta banatuko dituzte Mariasun Landa sariak. Logoa Ainara Lasak egin du, eta berak emango ditu aurrerantzean kontseiluaren irudia izango den logoaren xehetasunak. Mariasun Landa sariari dagokionez, Iñigo Legorburu errenteriarra izan da lehenengo aldi honetako irabazlea. Joxepa Anttoni Aranberriren gaineko kontakizuna egin du Legorburuk kazetaritza sarietarako.
Hain zuzen, Errenteria-Oreretari emakumeek egindako ekarpena zen sariaren helburua eta horri jarraitu dio egileak. “Gure herriko bertsogintzan erreferente beharko lukeen emakumea itzalean izan da orain arte. Ez dago bere izena daraman Xenpelar Etxerik, eta horregatik dira garrantzitsuak sari hauek eta sari hauen bidez sustatu nahi ditugun lanak”, adierazi zuen Peñak.

