Ahotsak ekimenaren baitako mahai-ingurua egingo dute gaur, 19:30etik aurrera, Irungo Musika Eskolan. Gatazkaren aterabidea, emakumeen ekarpena izenburuarekin mamitu dute solasaldia, eta bertan sei emakumek parte hartuko dute. Honakoak dira: Nekane Alze...
Ahotsak ekimenaren baitako mahai-ingurua egingo dute gaur, 19:30etik aurrera, Irungo Musika Eskolan. Gatazkaren aterabidea, emakumeen ekarpena izenburuarekin mamitu dute solasaldia, eta bertan sei emakumek parte hartuko dute. Honakoak dira: Nekane Alzelai; Elixabete Piñol; Kontxi Bilbao; Ainhoa Aznarez; Duñike Arrizabalaga; Jone Goirizelaia eta Onintza Lasa.Antxeta Irratiak antolatu du mahai-ingurua eta moderatzailea Idurre Eskisabel Berria-ko kazetaria izango da.
2006ko abenduan sortu zuten hainbat jatorriko eta ideologiako emakumeen Ahotsak mugimendua, Euskal Herrian bakearen alde lan egiteko mugimendu bezala. Orduan egin zuten agirian jakinarazi zutenez, “gatazka politikoaren ondorioak pairatzen ditugun heinean, konponbideak bilatzerakoan emakumeok ere izan behar dugu parte-hartzea eta protagonismoa”.