
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gonbidatua: Karlos Aseginolaza mendi teknikaria. Gaia: Zuhaitz Eguna. 11:30ean: Metaziyan bila atala, EHNEko Maider Aramendiren eskutik. Gaia: Emakume baserritarra. 12:10ean: ...

Joan zen ostiralean ezker abertzaleko zinegotziak Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariarekin bildu ziren, Hirigintzako zinegotziak hilaren 22ko udalbatzari begira udal taldeen ikuspuntua ezagutzeko egiten ari den bilera errondaren barruan. Udal gobernuaren asmoa da Herri Antolakuntzaren Plan Orokorrra (HAPO) hilaren 22ko udalbatzan behin behinekoz onartzea. Ordezkari independentistek “herritarren partehartzea” bermatzea eskatu zioten Paezi. Atzo Peio Gaskonek eta Tomas Karrerak udaletxean emandako prentsaurrekoan gogoratu zuten udal gobernuaren hasierako proposamenetik “egitasmo ugari” aldatu zirela, eta hori “elkarte eta pertsona anitzen ekarpenak medio” izan zela. Peio Gaskonentzat “partehartze horrek ahalbidetu zuen Irungo udalbatzaren ahobateko onarpena”. Horregatik, behin behinekoa onarpenaren ondoren helegiteak aurkezteko epea lau hilabetekoa izatea ezinbestekoa ikusten dute, eta ez hilabete eta erdi edo bi hilabetekoa. “Orain arte herritarren ekarpenak garrantzitsuak izan dira, eta aurrera begira ere izango direla uste dugu”, adierazi zuen Gaskonek. Hori horrela, ezker abertzaleko zinegotziek hainbat eskakizun egin zizkioten Hirigintzako ordezkariari. Batetik, prozesuaren kronologia bat prestazea galdegiten dute, “planaren irizpide eta helburuetatik hasi eta hasierako edukien aldaketak jasoko dituen bidai kronologikoa”. Hori hainbat informazio euskarrietan jaso eta hiritarrei helaraztea proposatzen dute. Bestetik, Planaren talde erredaktoreak hiriko bilera tekniko bat antolatzea nahi dute, egitasmoaren ardatzak azaldu eta zalantzak argitzeko. Ondoren, auzoz auzoko beste hitzordu batzuk deituko lirateke, eremu bakoitzeko “elementu [...]

Veleia afera liburuaren aurkezpena bihar, ostegunarekin, Oiasso erromatar museoan, Alberto Barandiaran idazlearen eskutik, eta Zohartze Galan eta Mertxe Urteaga arkeologoen parte hartzearekin.