Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea larunbatean hasiko da

Herritarren ikuspuntutik Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutzeko asmoz, Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea hasiko dute Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean. Datorren larunbaterako deitu dute lehenengo bilera, hilaren 12rako. Bigarren fase horretan, aurreko fasean ondorioztatutakoak hartuko dituzte kontuan, batik bat. “Oso nabari geratu zen Udalak ez duela asmatu informazioa  komunikatzen eta transmititzen. Parte hartu zuten pertsonek Antxoko egungo hiri estrukturaz eta herri berriaren planifikazio garaietan ikusitako gabeziez, indarguneez eta arriskuez oso informazio gutxi baitzuten”, azaldu du Maider Ziganda alkateak. Horrez gain, Antxon, epe motz-ertainean egingo dutenaren inguruan eta gaur egun indarrean dagoen planeamenduan aurreikusten dituzten azpiegitura eta ekipamenduen gainean udal informazioaren gabezi handia ikusi dute. “Beraz, bi aspektu horiek hasieratik kontuan hartuko ditugu”. Aztertu eta ondorioztatu Herritarrekin hiru saio egingo dituzte hasiera batean: datorren larunbatean, hilaren 19an eta 26an. Dena den, beharren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezke. Saio horietan informazioa emango diete parte-hartzaileei eta ondoren aztertu egingo dute. Eztabaidetatik ondorioak atera eta Udalak ideien lehiaketa antolatuko du. Orain bi urte hasi zuen udalak Antxoko Biteri plazako ordenazioaren parte-hartze prozesua. Lehen fase horretan gaia landu ondoren herri galdeketa egin zuten. Galdeketan 948 lagunek parte hartu zuten eta %80ak mahai gainean zegoen proposamena bertan behera uzteko eskatu zuen. Horrela, Udalak [...]

admin
Bidasoa
2011/03/07

Herritarren ikuspuntutik Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutzeko asmoz, Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea hasiko dute Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean. Datorren larunbaterako deitu dute lehenengo bilera, hilaren 12rako.

Bigarren fase horretan, aurreko fasean ondorioztatutakoak hartuko dituzte kontuan, batik bat. “Oso nabari geratu zen Udalak ez duela asmatu informazioa  komunikatzen eta transmititzen. Parte hartu zuten pertsonek Antxoko egungo hiri estrukturaz eta herri berriaren planifikazio garaietan ikusitako gabeziez, indarguneez eta arriskuez oso informazio gutxi baitzuten”, azaldu du Maider Ziganda alkateak.
Horrez gain, Antxon, epe motz-ertainean egingo dutenaren inguruan eta gaur egun indarrean dagoen planeamenduan aurreikusten dituzten azpiegitura eta ekipamenduen gainean udal informazioaren gabezi handia ikusi dute. “Beraz, bi aspektu horiek hasieratik kontuan hartuko ditugu”.
Aztertu eta ondorioztatu

Herritarrekin hiru saio egingo dituzte hasiera batean: datorren larunbatean, hilaren 19an eta 26an. Dena den, beharren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezke. Saio horietan informazioa emango diete parte-hartzaileei eta ondoren aztertu egingo dute. Eztabaidetatik ondorioak atera eta Udalak ideien lehiaketa antolatuko du.

Orain bi urte hasi zuen udalak Antxoko Biteri plazako ordenazioaren parte-hartze prozesua. Lehen fase horretan gaia landu ondoren herri galdeketa egin zuten. Galdeketan 948 lagunek parte hartu zuten eta %80ak mahai gainean zegoen proposamena bertan behera uzteko eskatu zuen. Horrela, Udalak bi erabaki hartu zituen joan den uztailean: Eusko Jaurlaritzarekin operazioaren garapenerako zuen hitzarmena bertan behera uztea eta lur eremu horren etorkizunaren definiziorako herritarren parte-hartze prozesua egitea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.