2011/2

Kaldereroak, Cristobal Gamon eta Telleri ikastetxeetan

Ikastetxeetako haurrek ongi prestatuta izango dituzte dagoeneko Kaldereroetako abestiak. Izan ere, datozen egunetan kantatu egin beharko dituzte festa horren baitako abestiak. Lehenengoak Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleak izango dira. Etzi, 15:00eta...

admin

OB: “Lau urte etxebizitza politikarik gabe”

OB OiartzunBai oposizioko taldeak salatu duenez, Oiartzunek lau urte daramatza etxebizitza politikarik gabe: «Lau urte izan ditu Udal Gobernuak etxebizitza politika erakusteko eta horixe egin du. Ezer ere ez, ez baitu etxebizitza politikarik. Lau urtean ez da etxebizitza babestu bat ere zozkatu, eta 332 izan zitezkeenean, gutxienez». OBren iritziz, Gobernuak aukeratu duen bidea ukazioa eta suspentsioa izan da. Ukazioa, etxebizitza eskatzaileei: «Gobernuak etxebizitza eskatzaileen erroldako 800 oiartzuarrei egiten diena da, behin eta berriro debekatzen baitie, erabaki bakoitzarekin, Oiartzunen bizitzea». Suspentsioa, Arau Ordezkatzaileei dagokienez: «Epaitu zen suspentsioa, baita kondenatu ere, baina Gobernuak gor-mutuarena egitea aukeratu zuen bere proiektu alderdikoia aurrera ateratzeko asmo bakarrarekin, oiartzuarren interesen gainetik pasatuz». Etxebizitza Bulegoa, «kea saltzeko» OBren ustez, legegintzaldi honetan atzera egin du Oiartzunek etxebizitza politikan, lehen ere bazituelako Arau Ordezkatzaileak: «Onartuta zeuden. Ez baziren Gobernuaren gustukoak aldatu besterik ez zituen egin behar. Hori egin beharrean, Gobernuaren kudeaketa aurrez egindako aurrerapen guztiak hankaz gora botatzean oinarritu da, ehunka oiartzuarri etxebizitza bat lortzeko aukera mugarik gabe atzeratuz, eta Arragua eta Ugaldetxoren biziberritzea bertan behera utziz». OBren arabera, ezker abertzaleko «beste gobernu batek» auzo horiek albo batera utzi ditu. Horrez gain, OBk kritikatu du lau urte hauetan Udalak ez duela inolako proiekturik martxan jarri, Etxebizitza Bulegoa izan ezik, [...]

admin

Iurritagatik ordaintzen den diru kopurua ezin duela bere gain hartu dio Udalak

Iurrita Gune Soziokulturala osatzen duten lagunek Udalak Iurrita «itxi» nahi duela jakinarazi dute eta Udalaren arabera hori ez da horrela. Udalak dioenez, Iurritagatik ordaintzen den diru kopurua ezin du bere gain hartu: «Gaur egun Iurrita gune soziokulturalak erabiltzen duen pabilioi honengatik 24.000 euro ordaintzen du urtean Oiartzungo Udalak, alokairuan eta gastuetan (argindarra, ura…). Diru kopuru hau, krisi garai hauetan, dirutza handia da eta ezin du bere gain hartu Udalak. Lokal hori alokatzen ez jarraitzeko arrazoi bakarra ekonomikoa da». Hala ere, Udalak jakinarazi du bertan garatzen diren proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko hainbat proposamen egin dizkiela bertan ibiltzen diren taldeei eta gazteei. Udal jabetzakoak diren eta libre dauden hainbat lokal erabiltzeko aukera eskaini diela, eta ekonomikoki Udalak bere gain hartzeko moduko eskaintzak ere egin dizkiela azaldu dute Udaletik: «Herriko beste talde eta eragileekin egiten den moduan, Iurritako kultur jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak eskaini dizkie Udalak, diru hori autogestionatu dezaten, beharrezko azpiegiturak lortzeko ere». Udaletik jakinarazi dutenez, abenduaz geroztik, Udal ordezkariak bi aldiz bildu dira Iurrita Gune Soziokulturalean dabiltzan gazteekin. Bilera horietan, Udalak hainbat aukera proposatu dizkie, «euren ekintzak egiten jarraitu ahal izateko». Bestalde, zintzotasunez jokatzeko eskatu die Udalak gazteei:  «Oso ongi azaldu zaie zergatik ezin den Iurritako pabilioiagatik ordaintzen den alokairuarekin [...]

admin

Ekialdebusek Behe Bidasoa eta Oarsoaldea ospitalekin eta Ibaetarekin lotuko ditu martxoaren 1etik aurrera

Martxoaren 1ean abiatuko da Ekialdebus, Oarso Bidasoa eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten lau autobus konpainien bateratzearen ondorioz. 22 linea eskainiko ditu, eta Gipuzkoako sare handiena izango da. Hainbat berrikuntzen artean, oraingo ibilbide batzuen aldikotasuna ugarituko da, eta linea berriak sortuko dira, besteak beste, Ibaetako kanpusera eta Bidasoaldeko eta Donostiako ospitaletara. Gaur goizean aurkeztu dute Foru Aldundian Markel Olano diputatu nagusiak, Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuak eta Pablo Ruiz enpresa berriko arduradunak. Markel Olano pozik agertu da Ekialdebusen sorrerak hiri arteko loturei “kualitatiboki eta kuntitatiboki bultzada” emango diolako. Batetik, enpresen elkartzeak “”udeaketa hobea” ekarriko duela uste du, eta bestetik, “zortzi autobus berri erosi, linea berriak sortu eta daudenen frekuentziak hobetu” egingo dituztela aurreratu du. Prozesu “neketsua” izan dela onartuta, “elkarlana oso garrantzitsua” izan dela iritzi du diputatu nagusiak, “urratsak egiteko ezinbestekoa” bere esanetan. Txartel bakarraren ondotik, “garraio arloan legealdiko bigarren urrats inportantea” izango da Olanorentzat, Berrikuntza ugari Arantza Tapia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak martxoaren 1etik aurrera Oarso Bidasoa eta Donostia arteko autobus sareko berrikuntzen berri eman du. Hasteko, linea berriak aipatu ditu, Hondarribitik, Irundik eta Oiartzundik Donostiako kanpusera zuzenean Ibaetatik sartuko direnak, eta eskualdea erietxeekin lotuko dutenak (Hondarribitik Bidasoaldeko ospitalera, eta Lezo, Pasaia, Errenteria eta Trintxerpetik Donostikora). [...]

admin

Ping Pong Txapelketa izango da Antxon

Gaztetxean Ping-Pingo Txapelketa egingo dute etzi.Txapelketa egun bakarrekoa izango da eta interesdunek gaztetxera hurbildu behar dute izena emateko. Horrez gain, egunean bertan hiru euro ordaindu beharko dira. Irabazleak Leunda tabernan bi lagunentzak...

admin

Astea bukatzeko kontzertzuak, Mogambon

Fratziako State Poison (Vomit For Breakfast kideekin batera), Bartzelonako eta Poloniako Ali Agca eta Zarauzko eta Donostiako Dictadura taldeek kontzertua emango dute igandean Mogambo aretoan, 18:30ean. Kontzertua 18:30ean hasiko da. Hurrengo astean, ...

admin

Korridore ekologikoa egiteko proposamena aztertuko dute

Eusko Jaurlaritzak eta Ingurumen, Nekazaritza eta Itsas Ingurune Ministerioak 2011 urtean, Oceana elkarteak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak egindako “Jaizkibel eta Uliako itsas ingurunearen babesa” ikerketa aztertuko du, eta Xabier Pombo,...

admin

‘Hura ez da lekua’ ikuskizunerako sarrerak, Hitzan

Oarso Bidasoko Hitza-k biharko Korrika Kulturalaren baitako Hura ez da lekua ikuskizunerako bi sarrera zozkatuko ditu. Parte hartu nahi duenak, 943 34 03 30 telefono zenbakira deitu beharko du gaurko egunean zehar. Ikuskizuna 20:00etan izango da, bihar...

admin

LTDa jartzeko diru laguntzak daudela jakinarazi du Herriko Etxeak

Martxoaren 29an itzaliko dute telebisten seinale analogikoa Frantziako Pirinio Atlantikoko departamentuan eta Ipar Euskal Herrian. Lurreko Telebista Digitalarekin (LTD) ikus ahal izango da telebista ordutik aurrera, beraz, Hendaian, Biriatun eta Pausun...

admin

Bihar, AHTaren gaineko jardunaldiak Ficoban

Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko egun osoko jardunaldia antolatu dute biharko Ficoba erakustazokan 7301 Bidasoaldeko Burnibidearen Lagunek (BAF 7301). Atzo, Jose Antonio Santano alkateak eta Jose Felix Colado BAF 7301ren presidenteak aurkeztu zuten jardunaldia, Irungo udaletxeko bilkura aretoan. Jardunaldietako antolatzaileek onartu zutenez, Hiri Garapeneko ordezkari Miguel Angel Paezek ekainean egin zien AHTaren gaineko egun bat prestatzeko eskaera. Atzoko agerraldian alkateak eskerrak eman zizkien BAF 7301ko kideei, «hainbatetan iragana gogora ekarri bezala, trenaren etorkizunagatik» erakutsi duten interesagatik. Santanorentzako garrantzitsua da erakundeetatik ez ezik, gizartetik ere bideratzea eztabaida eta gogoeta, «Irunerako eta Gipuzkoarako azpiegitura garrantzitsua izango delako». Bere aldetik, Coladok biharko jardunaldia antolatzea «erronka handia» izan dela onartu zuen, «tren maketen erakusketak antolatzen ohituta» dagoen elkarte batentzat. Hala, bihar, goi mailako profesional asko Ficoban izango direla nabarmendu zuen Coladok. «Madrildik, Bilbotik, Donostiatik, Frantziatik… Urrunetik datoz asko, trenbideari lotutako profesionalak eta zaleak dira», gehitu zuen. Hartara, Irun «Europarako atea» dela nabarmendu zuen zinegotziak, eta «aukera ez galtzearen alde» agertu zen: «Espainiako Estatuko beste hiri batzuek hala egin dute: AHTa baliatu dute hiriak eraldatzeko». Aldeko ikuspuntu anitzak Biharko jardunaldiak informatiboa izan nahi du. «Egungo trenbidearen egun bateko ikastaro azkarra», horrela definitu zuen Coladok atzo egitasmoa. Hizlari guztiak trenbide bizkorraren aldekoak izanik, ikuspuntu ezberdinetatik landuko [...]

admin

Joxe Manuel Odriozolaren solasaldiak itxi du Basari Foroak antolatutako hitzaldi sorta

Joxe Manuel Odriozolak gidatutako solasaldiarekin bukatu zen atzo Basari Foroak euskararen gainean antolatutako azken hitzaldi sorta. Euskararen herria bide baten bila izenburupean, hiru hitzaldi antolatu dituzte Basariko kideek. . Lehenbizikoa eta sol...

admin

Adin txikiko bat harrapatu zuen gidariari, sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote

adin txikikoa harrapatu eta alkoholemia proban positibo eman zuen gidariari 6 hilabeteko esopetxe zigorra ezarri diote

admin

Juan Zelaia musika beka deitu du Eresbilek, bosgarrenez

Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, Juan Zelaia Letamendia Musika Beka deitu du bosgarrenez, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Juan Zelaia bekaren helburua, musika ikerketetan euskara bultzatzea da. Horretarako, 9000 euroko dirulaguntza jasoko du beka eskuratzen duenak bere proiektua gauzatu ahal izateko. Bekarako proiektuak, maiatzaren 9  arte aurkeztu ahalko dituzte interesadunek eta hilabete horretan bertan, hautatuko dute proiektu irabazlea. Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak izendatuko dituen hiru pertsonek osatutako dute epaimahaia “eta hoiek izango dira, lehiaketa bidez, irabazlea erabakiko dutenak” azaldu dute antolatzaileek.Ondoren, ekainean hasita, urtebeteko epea izango du irabazleak, proeiktua gauzatzeko. Lanak, Eresbilek Alfonso XI kaleko 2. zenbakian duen egoitzan aurkeztu beharko dituzte lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Juan Zelaia musika beka, bi urtetik behin antolatzen den lehiaketa da eta  edonork har dezake parte. “Bakarka nahiz taldeka aurkez daitezke proiektuak eta edozein musika eremukoak izan daitezke” azaldu dute antolatzaileek. Baldintza bakarra, “lanak euskaraz idatzita aurkeztea da” esan dute. Aurkeztuko diren proiektu guztien artean, interes berezikoak izan daitezkeenak nabarmendu dituzte antolatzaileek. Hala nola, alde sozial zabala dutenak; euskal musika ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnak; Euskal Herri osora zabal daitezkeenak; euskal diasporako baliagarritasun nabariagoa dutenak; eta teknologia berrien bidez egindakoak, aipatu  dituzte, azkenik. Juan Zelaia Letamendia Musika-Bekaren gaineko informazio  lortu nahi dutenek bulegoa@eresbil.com helbide elektronikoa [...]

admin

Abaraxka: otsailak 23

Eskulanak egingo dituzte gaur Abaraxka Udal Ludotekako kideek. Sorgin erratzak egingo dituzte bazkideek, 16:30etik aurrera.

admin

Hungariatik San Pedrora etorriko dira Kaldereroak

Inauterien iragarleak, Kaldereroak, San Pedroko kaleetatik barrena ibiliko dira larunbatean. Mailua eta zartagina eskuetan, 18:30ean Portuko etxeetatik aterako dira.

admin

Udalari Murias presionatzeko eskatu diote Sabecoko langileek

Enplegua erregulatzeko txostenaren epea amaitzear daukate Sabecoko langileek. Hogei eguneko (martxoak 13) epea daukate Niessen merkataritza zentroko lokala eramango duen operatzaile bat bilatzeko eta hala ez bada, behintzat, txostena luzatzeko. Osterantzean, kalean geratuko dira 45 langileak. Horregatik, Errenteriako Udalari Murias Center 4ko parte den heinean, merkataritza zentroko kudeatzailea presionatzeko eskatu diote: “Urgentziaz eta idatziz baiezta dezala lokal horretan supermerkatua egongo dela”. Horrez gain, informazio sinesgarria eta epe errealak eskatu dizkiote “supermerkatua irekitzeko betebeharra betetzeko”. Gogorarazi dute Niessen merkataritza zentroan supermerkatu batek egotea adostu zutela Murias taldeak eta Errenteriako Udalak. Gaur hamaikagarren agerraldia egin dute Sabecoko langileek, eta Murias Center 4ren jarrera kritikatu dute. Langileen arabera, Murias “datuak ezkutatzen, gezurretan, eta adarra jotzen” ari da. Alde bakoitzari (Udala, Sabeco eta komertzioak) bertsio bana ematen ari dela uste dute. Udalaren kasuan, ahaleginak egiten ari dela, baina berriro noiz irekiko den ezin  dela jakin adierazi die, langileen esanetan. Lanpostuak bermatzeari dagokionez, berriz, “operatzaile berriaren erabakia” dela esan die. Sabecori operatzaile berririk ez dela eta ez dela izango azaldu die, eta hori gutxi balitz, supermerkatuaren tokian aparkaleko bat jarriko dutela. Komertzioei azkenik, “itxaroteko” eskatu die Muriasek “martxoaren erdi alderako operatzaile berri bat izango delako”, adierazi dute langileek. Muriasen interesak “Gezur” horien atzean, Murias Center [...]

admin

Mus Txapelketa astelehenetik aurrera

Astelehenean Jaizkibel Mendizale Elkartearen Mus Txapelketa hasiko da elkartean bertan. Izena emateko bihar da azken eguna. Gaur, esaterako, 19:30etik aurrera elkartera joan daiteke izena ematera. Lehen faseko zozketa bihar bertan egingo dute eta parti...

admin

Portu Agintaritzak kanpo kaiaren finantzazioan inplikatu nahi ditu enpresa pribatuak

Kanpo kaian kokatu nahiko lituzketen enpresek lanen finantzazioan inplikatu daitezen lortu nahi du Portu Agintaritzak. Hala adierazi du Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek gaur, Administrazio Kontseiluaren aurretik emandako prentsaurrekoan. Buenek adierazi duenez, kanpo kaiarekin harremana duten bi protokolo eztabaidatu behar dituzte. Lehen protokoloak, Portuak Espainiako Sustapen Ministerioarekin sinatutako hitzarmenari egiten dio erreferentzia eta aipatu protokoloan hainbat aldaketa egitea aurreikusten du. Zehazki, hitzarmen horretan aurrez jasotako berrikuntza lanei, beste hainbat lan gehitu nahi dizkiotela azaldu zuen Buenek. Espainiako Sustapen Ministerioarekin hitzarmena sinatu zutenean San Pedroko lonja berria eta dagoeneko eraikitzen ari diren hiru pabilioiak eraikitzeko lanak jaso zituzten. Orain, baina, Jaizkibel dragaren eraberritzea, Aduana eta Fardela eraikinen konponketa, Iberdrola eta Aizkorreta ontzielen arteko  errepidea eta Lezon eraiki nahi duten pabilioi berria txertatu nahi dituzte hitzarmenean. Era berean, 4 milioi euro aurreikusi nahi dituzte La Herrera Hegoaldea urbanizatzeko. Asmo hauek guztiak, Estatuko Portuen aurrean tramitatu behar dituztela eta aipatu erakundearen oniritzia beharko duela argitu du Buenek. «Fideltasun konpromisoak» Gaur eztabaidatuko duten bigarren protokoloaren bitartez, Portu Agintaritzak kanpo kaian kokatu nahi duten enpresen “fideltasun konpromisoak” hitzartu nahi ditu. Zenbat hektarea hartu nahi dituzten argitzea eskatuko diete, baita zenbat tona gai mugitzea aurreikusten duten, baina batez ere, kanpo kaia eraikitzeko lanen finantzazioan konprometitu daitezen [...]

admin

Pasaiako kanpo kaia landuko dute Herritarren Foroan

Pasaiako kanpo kaiaren aldeko eta aurkako iritziak bilduko dituzte bihar, 9:00etatik aurrera, Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Herritarrekiko komunikazioa eta komunikazio gardentasun programa bultzatzeko asmoz, Herritarren Foroak antolatu ditu U...

admin

Fermin Balentzia, Landaren

Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta. Hilaren 18an Landare elkarteak afari-kontzertua antolatu zuen Fermin Balentzia musikariarekin. Amaiak eta une hartan  bere laguntzaile  izandako gazteek, jatetxerik onenetakoen pareko menua eskai...

admin
Gehiago