2011/2

Eskualdeko batelak jaun eta jabe Gipuzkoako Batel Ligan

Gipuzkoako Batel Ligaren bigarren estropadan erakustaldi bikaina egin zuten eskualdeko arraunlariek Zumaian. Maila guztietan, batean izan ezik, lehen postua eskuratu dute, eta lortu ez duten mailan bigarren postua eskuratu dute. Haur Mailan, nesketan, ...

admin

Sonya Chasey-ren koadro erakusketa Zuloagan

Datorren otsailaren 13 arte, erakusketa berria ireki dute Zuloaga Etxean. Sonya Chasey artistaren koadroak daude ikusgai eta erakusketa liburutegiko ordutegian irekiko dute, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 20:00tara, lar...

admin

Gazte Informazio Bulegoa itxita

Gazte Informazio Bulegoa itxita egongo da aste honetan, zenbait egokitzapen lan egiten ari baitira. Datorren astelehenetik aurrera berriz ere ateak irekiko dituzte.

admin

Beti Ona gora bidean partida irabazita, eta Touring beheraka galduta

Azken bi partidak irabazi ondoren, Beti Ona sailkapeneko azken postuetatik atera da. Asteburuan Amara Berri azken sailkatuaren kontra zeukaten lehia errenteriarrek, eta 0-1 gailendu zitzaien donostiarrei euren zelaian. Hiru puntuak poltsikoratu ondoren...

admin

Uranzu eta Korrokoitz kaleak itxiko dituzte bihar goizean

Bihar, asteazkenarekin, ezingo da Uranzu eta Korrokoitz kaleetatik kotxez igaro, 10:00etatik 12:30etara, gutxi gorabehera. Uranzu kaleko 10. zenbakiko etxebizitza eraitsi behar dute tarte horretan. Urdanibia plazara autoz sartu nahi duenak, Nafarroa e...

admin

Urkia eta Bargallo, judoan irabazle

Hernanin, pasa den asteburuan, Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zuten, Gazte Mailan. Oiartzungo Uxue Urkiak eta Asier Bargallok lehen postuan bukatu zuten lehia. Biak kontrarioak ippon bidez gainditu zituzten. Jarrera ona eta prestakuntza maila altua erakutsi zituzten bi kirolariek.

admin

Martindozeneako aterpetxea itxita, gaztelekua ez

Irungo udaleko gazteria departamentuak jakitera eman duenez, Martindozenea jauregiko aterpetxea otsailan itxita izango da. Hainbat arazo tekniko konpondu nahi dituzte bitarte horretan. Eraikin berean dagoen gaztelekuaren jarduerak ez du etenik izango.

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 1

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa, Elhuyar fundazioko kideen eskutik. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: A...

admin

Pasajesek irabazi egin du eta Trintxerpek galdu

Erregional Ohorezko Mailako hogeigarren jardunaldian Pasajesek 2-1 irabazi zion etxean Roteta taldeari. Borja Carrizok 47. minutuan gola sartu zuen eta 79. minutuan Imanol Vidalek. Trintxerpek, aldiz, galdu egin zuen 4-1 Hernaniren kontra. Bederatzigar...

admin

15 hilabete, enpresa bat urez betetzeagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak urte eta hiru hilabeteko zigorra eskatu du enpresari batentzat, bere enpresaren azpian zegoen enpresa urez betetzeagatik. Beheko enpresaren buruak berarekin hitz egitea nahi zuen atxilotuak.

admin

Bidasoa ibilbidea itxi dute

Portuko euri urak eta ur beltzak jaso eta banatuko dituen hodi biltzailea eraikitzeko lanak direla eta, itxita dago Bidasoa ibilbideko zati bat. “Obra Txingudiko Zerbitzuek egingo dute” azaldu du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, eta U...

admin

Bi bikote pasatu dira Gipuzkoako mus lehiara

Pasa den larunbatean hamasei bikote aritu ziren Euskal Herriko III. Mus Txapelketaren baitako Amazkar tabernako partidan. Lasa-Makazaga eta Izagirre-Pikabea bikoteek jokatu zuten finala eta lehenengoek irabazi zuten. Gipuzkoan jokatuko den hurrengo fasera pasatu dira. Aurrera egiten badute Euskal Herriko lehian ariko dira.

admin

Txillidari buruzko hitzaldia Menchu Gal aretoan, gaur

Edorta Kortadi historialari tolosarrak Grabatua Eduardo Txillidaren obran hitzaldia emango du gaur, asteartean, 19:30ean Menchu Gal aretoan, asteburuan Irungo udalak eta Kutxak ireki duten Txillida-Gal erakusketaren harira. Menchu Gal eta Eduardo Txill...

admin

Ereintzak estu eta larri irabazi dio Calmec Barakaldori: 29-27

Ereintzak irabazteko moduko partida zeukan asteburuan azken sailkatu Calmec Barakaldoren kontra. Eta irabazi zuen, baina estu eta larri: 29-27. Garaipenari esker, hirugarren jarraitzen du sailkapen nagusian, liderrarengatik hiru puntura.

admin

Indarraren eta orekaren artea

Datorren igandean, hilak 6, bizikletaren gaineko trebeziaz gozatzeko aukera izango da, Arrokaundietan (Donibane) trialsin proba jokatuko dute. Proba hori Gipuzkoako txapelketarako baliogarria izango da, txapelketa horretako bigarren proba izango da, ha...

admin
Gehiago