Tulleko lanbide heziketako zortzi ikaslek Oarsoaldean egingo dituzte praktikak
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Tulleko (Errenteria-Oreretarekin senidetuta dagoen Frantziako herria) CFA des 13 vents lanbide heziketako ikasleek Oarsoaldean egingo dituzte praktikak. Zehazki, zortzi ikaslek hartuko dute parte eta bi astez izan...
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Tulleko (Errenteria-Oreretarekin senidetuta dagoen Frantziako herria) CFA des 13 vents lanbide heziketako ikasleek Oarsoaldean egingo dituzte praktikak. Zehazki, zortzi ikaslek hartuko dute parte eta bi astez izango dira bertan (apirila eta maiatza artean).
Laugarren urtez jarraian ikasleak erakartzea lortu dute, eta eskualdeko establezimenduetan ariko dira ikasitakoa praktikatzen: Casa Aramendian, Nuevo Estilo ile-apaindegian eta Oiartzungo Alcampon. Ikasleak gogoz azaldu dira praktikak egiteko.
Praktikak Leonardo da Vinci programari esker egingo dituzte. Erasmus programak bezala, Leonardok atzerrian praktikak egiteko gazteak mugi daitezen bermatzea du helburu. Hala, aholkularitzaz gain, diru laguntzak ematen zaizkie garraiorako, etxebizitzarako eta mantenurako.
Hain zuzen, duela hogei urte senidetu ziren Tulle eta Errenteria-Orereta.

