Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

“Oso pobre etorri ziren denak, ez zeukaten ezer ere”

8.000 biztanle inguru ditu egun Errenteriako Beraun auzoak. Eraldaketa handia izan du azken 40 urteetan. Maialen Alberdi (Irun, 1932) haurra zela joan zen bertara bizitzera, Beraun Berri baserrira, hain zuzen ere. Berez, ez zuen Gaintxurizketa pasatu nahi, baina hogei baserri baino gehiago ez zituen Beraun auzora joan zen bizitzera. Baserria eraitsi zuten arren, Beraun Berri izena duen etxean bizi da 1960ko hamarkada bukaeratik, familiarekin. Nolakoa zen orduan inguru hau? Baserri asko zeuden: Galtzara borda, Beraun Zahar, Esnabide, Sorgintxulo, Basanoaga… Hemen ez zegoen ez biderik eta ez ezer. Euria egiten zuenean lokatzez betetzen zen dena. Astoarekin eta gurdiarekin ibiltzen ginen, estratak-eta zeuden orduan. Kalera joateko bidetxo bat zegoen. Igandeko arroparekin jantzita jaisten ginen Errenteriara. Baserriak dolarea zuen, gure aitak erosi zuenean bazeukalako. Lapaxenekuak deitzen gintuzten, aurreko jabea lapak hartzera joaten zelako, sagardoa egiteko edo. Guk ere egiten genuen pitarra eta zizarra. Jende asko etortzen propio horiek edatera. Abereak-eta bazenituzten? Baita ere. Osabak txerriak eta behiak zituen. Astoarekin jaisten nintzen kalera, txantxilak esnez beteta eta partitzen ibiltzen ginen. Txerri emea ere eramaten genuen Txikierdi ingurura, kumeak edukitzeko. Oinez joaten ginen haraino, artoarekin bidea egiten eta atzetik makilarekin jotzen. Han uzten genuen bi edo hiru egun, eta gero berriro buelta. Pentsa, orain nor [...]

admin
Bidasoa
2011/02/25

8.000 biztanle inguru ditu egun Errenteriako Beraun auzoak. Eraldaketa handia izan du azken 40 urteetan. Maialen Alberdi (Irun, 1932) haurra zela joan zen bertara bizitzera, Beraun Berri baserrira, hain zuzen ere. Berez, ez zuen Gaintxurizketa pasatu nahi, baina hogei baserri baino gehiago ez zituen Beraun auzora joan zen bizitzera. Baserria eraitsi zuten arren, Beraun Berri izena duen etxean bizi da 1960ko hamarkada bukaeratik, familiarekin.Maialen Alberdi, Beraun Berri baserrikoa

Nolakoa zen orduan inguru hau?

Baserri asko zeuden: Galtzara borda, Beraun Zahar, Esnabide, Sorgintxulo, Basanoaga… Hemen ez zegoen ez biderik eta ez ezer. Euria egiten zuenean lokatzez betetzen zen dena. Astoarekin eta gurdiarekin ibiltzen ginen, estratak-eta zeuden orduan. Kalera joateko bidetxo bat zegoen. Igandeko arroparekin jantzita jaisten ginen Errenteriara. Baserriak dolarea zuen, gure aitak erosi zuenean bazeukalako. Lapaxenekuak deitzen gintuzten, aurreko jabea lapak hartzera joaten zelako, sagardoa egiteko edo. Guk ere egiten genuen pitarra eta zizarra. Jende asko etortzen propio horiek edatera.

Abereak-eta bazenituzten?
Baita ere. Osabak txerriak eta behiak zituen. Astoarekin jaisten nintzen kalera, txantxilak esnez beteta eta partitzen ibiltzen ginen. Txerri emea ere eramaten genuen Txikierdi ingurura, kumeak edukitzeko. Oinez joaten ginen haraino, artoarekin bidea egiten eta atzetik makilarekin jotzen. Han uzten genuen bi edo hiru egun, eta gero berriro buelta. Pentsa, orain nor joango litzateke haraino oinez! Edozein tokitara joaten ginen oinez, baita hondartzara ere, igande arratsaldetan. Bainujantzirik ez genuen, eta soinekoarekin egoten ginen…

Gainontzeko baserriekin ere harremana bazenuten lanean aritzeko orduan?
Belarra mozteko, ingurukoak etortzen ziren. Lan handia zeukan horrek. Ez da orain bezala, dena makinekin egiten baita. Belarra mozten zuten gizonek, eta andreok jaso egiten genuen, belarra zabaldu, lehortzen utzi metazorroetan, buelta eman, berriro lehortu eta metak egiten genituen. Haurrek hamaiketakoa ekartzen ziguten. Metentzako lurra egiteko aitak zaborra biltzen zuen Pasaian: orduan ez zegoen plastikorik, eta zeuden latak kentzen genituen. Lurra egiteko oso ona zen, dena larrea baitzen hau. Behin, Cervezas El Leoneko ez dakit zenbat kamioi etorri ziren, erretako garagarra botatzera.

Etxebizitzak eraikitzen hasi ziren auzoan. Nola hartu zenuten hori? Eraikitzaileari saldu genizkion lurrak, eta hark berriro ere saldu egin zituen. Hark guk baino diru gehiago irabazi zuen! Orain dela 45 urte inguru izan zen hori. Ordurako ez ginen baserritik bizi, hala ere. Ezkonduta ginen, eta kanpoan egiten zuten lan gehienek. Hori bai, arratsaldean, etxera bueltatzean, bazegoen beti zerbait baserrian egiteko. Hala ere, ez gara traumatizatu baserri lana uzteagatik.

Etorkin asko eta asko iritsi zen auzora. Nola izan zen hasierako harremana?
Ona. Jende asko etortzen zen baserrira esnea eta barazkiak erostera. Semeek ere kuadrilla egin zuten kanpotik etorritako jendearekin. Semeetako batek andaluziar bati hitz egiten entzun zion lehenengo aldian ez zion ia ezer ere ulertu… Jateko beste ohitura batzuk zituzten. Tomate gordina hartu, eta ogiarekin jaten zuten. Ordura arte, guk, frijituta bakarrik jaten genuen! Hori bai, ur depositua jarri zuten arte, arazo handiak izan zituzten urarekin. Guk, behintzat, ur ponpa bat genuen erreka batera, eta handik hartzen genuen ura. Pixkanaka igotzen zen, baina aska betetzeko moduan bai. Orduko ura garbia zen, ezkailuekin-eta.
Hemen dena eskuz egin zen, etxe guztiak-eta. Mendia puskatzeko ere, eskuz aritu ziren lanean. Jende asko etorri zen kanpotik, bertakorik ez. Etxe bakoitzean bazituzten hiru edo lau mutil lanean. Gazteria asko etorri zen. Istorio asko zituzten, baina ez zen odolik inon azaldu!

Asko aldatu da auzoa etxebizitzak eraikitzen hasi zirenetik?

Oso pobre etorri ziren denak, ez zeukaten ezer ere. Guk askorik ez genuen, baina haiek gutxiago. Biderik ez zegoen hasieran, autobusa jarri zuten gero, baita osasun etxea ere, INEM dagoen tokian… Pixkanaka hasi ziren gauzak edukitzen. Gogoratzen dut batek autoa erosi zuela, eta egun osoa barruan sartuta pasatzen zuela. Auzo osoak zekien erosi zuela! [Barreak] Hura eta kuatrolatas bat izan ziren ikusi nituen lehen autoak. Lanean ordu asko sartuta hasi ziren gora egiten, familia edukitzen… Orain hobeto bizi dira. Orduan bazegoen lana, bai! Jende askok egiten zuen lan Luzuriagan, nire senarrak eta haren bi anaiek bezala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.