Isabel Mancebo: «Ironia eta umorea dute marrazkiek»
Olatz Mitxelena Pasaia Isabel Mancebok (Iruñea, 1971) erakusketa bat inauguratuko du gaur, 19:30ean, Gros auzoko Emily’s Nook dendan. Oarso Bidasoko Hitzak kaleratzen duen Boga astekariko kolaboratzaile, eskarmentu handia du Pasaian errotutako marrazkilariak. Zer topatuko du erakusketara biltzen denak? Divinas lanaren bigarren zatiaren aurrerapen moduko bat jarri dut Grosen. Cleo, Mimi, Jiji eta Cocha izena dute Divina berriek. Collage eta tintarekin landu ditut. Horiez gain, beste hainbat lan berri landu dituzu, ezta? Yin yang moduko bat ere egin dut, bat hondo zuriarekin eta beste beltzarekin, osagarrien jokoa eginez. Gainezka dauden hiriak dira eta Fabela Town 1 eta Fabela Town 2 izena dute. Eraikuntza fantastikoen segida dira nolabait. Bada beste sail bat Gentes del mundo de allá izenekoa. Eta nolakoak dira ba ‘Hango jende haiek’? Hogeita zazpi inguru dira, 13×17 cm-tako koadrotxoetan bilduta, garai bateko koadroen antzerakoak. Arbasoen galeria moduko bat da. Pertsonaiei buruak baino ez zaizkie ikusten eta pertsonaia bakoitzak istorio batean txertatuta dago. Betiko legez, ironia eta umorea dute marrazkiek. Ohe baten gainen jarri ditut, eta oso ondo geratu dira. Izan ere, erakustokia ez da ohikoa . Dendako jabeak bere altzariekin apaindu du eta oso txukun geratu da. Moda, pitxiak, eta berreskuratutako landa-altzariak saltzen dituzte bertan. Altzari oso bitxiak dituzte; [...]
Olatz Mitxelena Pasaia
Isabel Mancebok (Iruñea, 1971) erakusketa bat inauguratuko du gaur, 19:30ean, Gros auzoko Emily’s Nook dendan. Oarso Bidasoko Hitzak kaleratzen duen Boga astekariko kolaboratzaile, eskarmentu handia du Pasaian errotutako marrazkilariak.
Zer topatuko du erakusketara biltzen denak?
Divinas lanaren bigarren zatiaren aurrerapen moduko bat jarri dut Grosen. Cleo, Mimi, Jiji eta Cocha izena dute Divina berriek. Collage eta tintarekin landu ditut.
Horiez gain, beste hainbat lan berri landu dituzu, ezta?
Yin yang moduko bat ere egin dut, bat hondo zuriarekin eta beste beltzarekin, osagarrien jokoa eginez. Gainezka dauden hiriak dira eta Fabela Town 1 eta Fabela Town 2 izena dute. Eraikuntza fantastikoen segida dira nolabait. Bada beste sail bat Gentes del mundo de allá izenekoa.
Eta nolakoak dira ba ‘Hango jende haiek’?
Hogeita zazpi inguru dira, 13×17 cm-tako koadrotxoetan bilduta, garai bateko koadroen antzerakoak. Arbasoen galeria moduko bat da. Pertsonaiei buruak baino ez zaizkie ikusten eta pertsonaia bakoitzak istorio batean txertatuta dago. Betiko legez, ironia eta umorea dute marrazkiek. Ohe baten gainen jarri ditut, eta oso ondo geratu dira.
Izan ere, erakustokia ez da ohikoa .
Dendako jabeak bere altzariekin apaindu du eta oso txukun geratu da. Moda, pitxiak, eta berreskuratutako landa-altzariak saltzen dituzte bertan. Altzari oso bitxiak dituzte; indiako mahaiak, txinako armairuak…. Macarena Tejada eta bere senarra Antxon asko inplikatu dira prestaketan. Oreka bilatu dugu altzarien eta marrazkien artean. Argiztapenari ere garrantzia handia eman diote eta oso atsegina geratu da.


