Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bakardadearen konpainia

Bakarrik egotea, hauta daitekeenean, polita izan daiteke, pertsona bakoitzak bere buruari momentu bat eskaintzeko. Arazoa, baina, bakardadea gainera etortzen denean sortzen da, norberak nahi ez duenean, bizitzak berak bakardadea ekartzen duenean. Horren adibide izan daitezke adineko pertsonak. Zahartzaroa eta bakardadea batera datoz hainbat kasutan. Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, 65 urtetik gorako herritarren %16 bakarrik bizi dira, eta horrek depresioa eta halako gaixotasunak eragin diezazkieke. Egoera horretaz ohartarazteko eta herritarren iritziak biltzeko, otsailean Gurutze Gorriko kideak Errenterian ibili dira, bakardadeari buruzko kanpaina batean murgilduta. Errenteria da haien probalekua, eta han egiten dituzte gero Gipuzkoa osora zabaltzen dituzten kanpainen probak. Galdetegiz galdetegi, bederatzi egunean, hasieran jarritako helburura iritsi dira: mila herritarri galdeketa egitea —1.026 izan dira—. Behin Errenteriako lana bukatuta, orain Donostiako Altza eta Larratxo auzoetara joango dira. Aste honetan 500 inguru lagunengana iritsi nahi dute. Hortik Lezora, Oiartzunera, Elgoibarrera, Soraluzera, Eibarrera eta Beasainera joango dira. Martxo amaierarako edo apiril hasierarako amaitzea espero dute. Bi eratako galdetegiak Pertsona horiei bakardadeaz eta depresioaz daukaten iritziaz, bizipenez, esperientziez eta gogoetez galdetzen diete. Horretarako, hainbat kartel erakusten dizkiete, inkestatu bakoitzaren pertzepzioan eragiteko, iritzia eman dezan. Bi taldetan banatu dituzte galdetegiak. Batzuetan, bakardadeaz galdetzen dute; besteetan, depresioaz. Bakardadeaz galdetzean, hiru kartelen artean aukeratu behar dute [...]

admin
Bidasoa
2011/02/25

Bakarrik egotea, hauta daitekeenean, polita izan daiteke, pertsona bakoitzak bere buruari momentu bat eskaintzeko. Arazoa, baina, bakardadea gainera etortzen denean sortzen da, norberak nahi ez duenean, bizitzak berak bakardadea ekartzen duenean. Horren adibide izan daitezke adineko pertsonak. Zahartzaroa eta bakardadea batera datoz hainbat kasutan. Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, 65 urtetik gorako herritarren %16 bakarrik bizi dira, eta horrek depresioa eta halako gaixotasunak eragin diezazkieke.

Egoera horretaz ohartarazteko eta herritarren iritziak biltzeko, otsailean Gurutze Gorriko kideak Errenterian ibili dira, bakardadeari buruzko kanpaina batean murgilduta. Errenteria da haien probalekua, eta han egiten dituzte gero Gipuzkoa osora zabaltzen dituzten kanpainen probak. Galdetegiz galdetegi, bederatzi egunean, hasieran jarritako helburura iritsi dira: mila herritarri galdeketa egitea —1.026 izan dira—.

Behin Errenteriako lana bukatuta, orain Donostiako Altza eta Larratxo auzoetara joango dira. Aste honetan 500 inguru lagunengana iritsi nahi dute. Hortik Lezora, Oiartzunera, Elgoibarrera, Soraluzera, Eibarrera eta Beasainera joango dira. Martxo amaierarako edo apiril hasierarako amaitzea espero dute.

Bi eratako galdetegiak
Pertsona horiei bakardadeaz eta depresioaz daukaten iritziaz, bizipenez, esperientziez eta gogoetez galdetzen diete. Horretarako, hainbat kartel erakusten dizkiete, inkestatu bakoitzaren pertzepzioan eragiteko, iritzia eman dezan.

Bi taldetan banatu dituzte galdetegiak. Batzuetan, bakardadeaz galdetzen dute; besteetan, depresioaz. Bakardadeaz galdetzean, hiru kartelen artean aukeratu behar dute elkarrizketatuek, eta lau kartelen artean, depresioari buruz galdetuz gero.

Bakardadea hobekien islatzen duen kartela banku batean bakarrik ageri den gizon heldu batena dela hautatu zuten Errenterian elkarrizketatutakoek. Hala, bakardadea gehien sufritzen dutenak adineko pertsonak direla adierazi nahi izan dutela uste dute Gurutze Gorriko kideek.

Depresioa islatzeko, berriz, aulki bat ageri den kartel bat aukeratu dute, batik bat mezuarengatik: “Ez utzi depresioak honda zaitzan. Ikusten ez banauzu ere, hemen nago”. Horrenbestez, deprimituta daudenei babesa emateko eta ingurukoak laguntzeko prest daudela adierazteko mezua islatzen duela ulertu dute Gurutze Gorrikoek.

Bakardadeaz eta depresioaz gizarteak kontzientzia hartzea da helburua. Horrez gain, datu guztiak Gurutze Gorriaren behatokira bideratuko dituzte, eta ondorio- ak 1.296 solidario eta boluntariore- kin aztertuko dituzte.

Izan ere, Komunitate Osasuna eta Atari Solidarioa Sustatzeko Proiektuaren barruan dago ba- kardadeari eta depresioari buruzko kanpaina hau. Proiektu zabal horrek parte-hartzea sustatu nahi du, gizartea hobetzeko eta balioak sustatzeko. Hala, berrikuntzaren arloan mugitzen ari dira: “Elkarri laguntzeko erak modernizatu nahi ditugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.