2011/2/23

LTDa jartzeko diru laguntzak daudela jakinarazi du Herriko Etxeak

Martxoaren 29an itzaliko dute telebisten seinale analogikoa Frantziako Pirinio Atlantikoko departamentuan eta Ipar Euskal Herrian. Lurreko Telebista Digitalarekin (LTD) ikus ahal izango da telebista ordutik aurrera, beraz, Hendaian, Biriatun eta Pausun...

admin

Bihar, AHTaren gaineko jardunaldiak Ficoban

Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko egun osoko jardunaldia antolatu dute biharko Ficoba erakustazokan 7301 Bidasoaldeko Burnibidearen Lagunek (BAF 7301). Atzo, Jose Antonio Santano alkateak eta Jose Felix Colado BAF 7301ren presidenteak aurkeztu zuten jardunaldia, Irungo udaletxeko bilkura aretoan. Jardunaldietako antolatzaileek onartu zutenez, Hiri Garapeneko ordezkari Miguel Angel Paezek ekainean egin zien AHTaren gaineko egun bat prestatzeko eskaera. Atzoko agerraldian alkateak eskerrak eman zizkien BAF 7301ko kideei, «hainbatetan iragana gogora ekarri bezala, trenaren etorkizunagatik» erakutsi duten interesagatik. Santanorentzako garrantzitsua da erakundeetatik ez ezik, gizartetik ere bideratzea eztabaida eta gogoeta, «Irunerako eta Gipuzkoarako azpiegitura garrantzitsua izango delako». Bere aldetik, Coladok biharko jardunaldia antolatzea «erronka handia» izan dela onartu zuen, «tren maketen erakusketak antolatzen ohituta» dagoen elkarte batentzat. Hala, bihar, goi mailako profesional asko Ficoban izango direla nabarmendu zuen Coladok. «Madrildik, Bilbotik, Donostiatik, Frantziatik… Urrunetik datoz asko, trenbideari lotutako profesionalak eta zaleak dira», gehitu zuen. Hartara, Irun «Europarako atea» dela nabarmendu zuen zinegotziak, eta «aukera ez galtzearen alde» agertu zen: «Espainiako Estatuko beste hiri batzuek hala egin dute: AHTa baliatu dute hiriak eraldatzeko». Aldeko ikuspuntu anitzak Biharko jardunaldiak informatiboa izan nahi du. «Egungo trenbidearen egun bateko ikastaro azkarra», horrela definitu zuen Coladok atzo egitasmoa. Hizlari guztiak trenbide bizkorraren aldekoak izanik, ikuspuntu ezberdinetatik landuko [...]

admin

‘Hura ez da lekua’ ikuskizuna, Korrikaren eskutik

Korrika  Kulturalak antolatuta, Hura ez da lekua ikuskizuna estreinatuko dute bihar Errenteria Hiria Kulturgunean. Metrokuadroka Sormen Laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu aipatu ikuskizunean, eta Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega ariko dira agertokiaren gainean. Asier Sarasolak eta Oier Guillanek landuko dute poesia; Ander Fernandezek, musika; IdoiaBeratarbidek, pintura; eta Iñigo Ortegak, antzerkia. Zoriontasuna, ardatz Hura ez da lekua ikuskizunaren protagonista, atez ateko saltzailea da, Josu Xabier Benito Betilekukoa,  eta bere maletarekin, zoriontasuna saltzen saiatuko da. Egunaren amaieran, lanetik etxerako bueltan, bere zirko intimoan barneratzeko aukera izango dute ikusleek. “Pintura, poesia eta musikaren bitartez ikusiko ditugu islaturik bere barne ahotsak”, azaldu dute Metrokuadrokako kideek. Zoriontasuna eta haren argitzalak dira  ikuskizunaren ardatz, “oinarrian dagoen ideia”. Halaber, ideia hori lantzeko hainbat azpi gai landu dituzte ikuskizunaren arduradunek: “Zer den ez jende izatea, memoriaren garrantzia eta beharra, zoriontasun osoarena baino zoriontasun uneen kontzientzia, zoriontasunari beldurra eta norberaren zirku intimoaren aldarria”, azaldu dute. Metrokuadroka Sormen Laborategiko kideek lau hilabete eman dituzte Hura ez da lekua ikuskizunaren sormen prozesuan. “Arte diziplina ezberdinak jarri ditugu elkarrizketan oholtzaren gainean eta bakoitzaren erritmoa, beharrak, lengoiaren ezaugarriak eta nortasuna errespetatzen saitu gara”, azaldu dute. Lehenengo “mahai gaineko lana egin dugu, taldekideok adierazi nahi [...]

admin

Portu Agintaritzak kanpo kaiaren finantzazioan inplikatu nahi ditu enpresa pribatuak

Kanpo kaian kokatu nahiko lituzketen enpresek lanen finantzazioan inplikatu daitezen lortu nahi du Portu Agintaritzak. Hala adierazi du Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek gaur, Administrazio Kontseiluaren aurretik emandako prentsaurrekoan. Buenek adierazi duenez, kanpo kaiarekin harremana duten bi protokolo eztabaidatu behar dituzte. Lehen protokoloak, Portuak Espainiako Sustapen Ministerioarekin sinatutako hitzarmenari egiten dio erreferentzia eta aipatu protokoloan hainbat aldaketa egitea aurreikusten du. Zehazki, hitzarmen horretan aurrez jasotako berrikuntza lanei, beste hainbat lan gehitu nahi dizkiotela azaldu zuen Buenek. Espainiako Sustapen Ministerioarekin hitzarmena sinatu zutenean San Pedroko lonja berria eta dagoeneko eraikitzen ari diren hiru pabilioiak eraikitzeko lanak jaso zituzten. Orain, baina, Jaizkibel dragaren eraberritzea, Aduana eta Fardela eraikinen konponketa, Iberdrola eta Aizkorreta ontzielen arteko  errepidea eta Lezon eraiki nahi duten pabilioi berria txertatu nahi dituzte hitzarmenean. Era berean, 4 milioi euro aurreikusi nahi dituzte La Herrera Hegoaldea urbanizatzeko. Asmo hauek guztiak, Estatuko Portuen aurrean tramitatu behar dituztela eta aipatu erakundearen oniritzia beharko duela argitu du Buenek. «Fideltasun konpromisoak» Gaur eztabaidatuko duten bigarren protokoloaren bitartez, Portu Agintaritzak kanpo kaian kokatu nahi duten enpresen “fideltasun konpromisoak” hitzartu nahi ditu. Zenbat hektarea hartu nahi dituzten argitzea eskatuko diete, baita zenbat tona gai mugitzea aurreikusten duten, baina batez ere, kanpo kaia eraikitzeko lanen finantzazioan konprometitu daitezen [...]

admin

Pasaiako kanpo kaia landuko dute Herritarren Foroan

Pasaiako kanpo kaiaren aldeko eta aurkako iritziak bilduko dituzte bihar, 9:00etatik aurrera, Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Herritarrekiko komunikazioa eta komunikazio gardentasun programa bultzatzeko asmoz, Herritarren Foroak antolatu ditu U...

admin

Fermin Balentzia, Landaren

Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta. Hilaren 18an Landare elkarteak afari-kontzertua antolatu zuen Fermin Balentzia musikariarekin. Amaiak eta une hartan  bere laguntzaile  izandako gazteek, jatetxerik onenetakoen pareko menua eskai...

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 23

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: EHNE sindikatuko, Oier Narbaizaren eskutik, Metaziyan bila atala. 12:10ean: Hernaniko alkate den Marian Beitialarrangoitia hurbilduko da irratiko estudio ...

admin
Gehiago