Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Bihar, AHTaren gaineko jardunaldiak Ficoban

Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko egun osoko jardunaldia antolatu dute biharko Ficoba erakustazokan 7301 Bidasoaldeko Burnibidearen Lagunek (BAF 7301). Atzo, Jose Antonio Santano alkateak eta Jose Felix Colado BAF 7301ren presidenteak aurkeztu zuten jardunaldia, Irungo udaletxeko bilkura aretoan. Jardunaldietako antolatzaileek onartu zutenez, Hiri Garapeneko ordezkari Miguel Angel Paezek ekainean egin zien AHTaren gaineko egun bat prestatzeko eskaera. Atzoko agerraldian alkateak eskerrak eman zizkien BAF 7301ko kideei, «hainbatetan iragana gogora ekarri bezala, trenaren etorkizunagatik» erakutsi duten interesagatik. Santanorentzako garrantzitsua da erakundeetatik ez ezik, gizartetik ere bideratzea eztabaida eta gogoeta, «Irunerako eta Gipuzkoarako azpiegitura garrantzitsua izango delako». Bere aldetik, Coladok biharko jardunaldia antolatzea «erronka handia» izan dela onartu zuen, «tren maketen erakusketak antolatzen ohituta» dagoen elkarte batentzat. Hala, bihar, goi mailako profesional asko Ficoban izango direla nabarmendu zuen Coladok. «Madrildik, Bilbotik, Donostiatik, Frantziatik… Urrunetik datoz asko, trenbideari lotutako profesionalak eta zaleak dira», gehitu zuen. Hartara, Irun «Europarako atea» dela nabarmendu zuen zinegotziak, eta «aukera ez galtzearen alde» agertu zen: «Espainiako Estatuko beste hiri batzuek hala egin dute: AHTa baliatu dute hiriak eraldatzeko». Aldeko ikuspuntu anitzak Biharko jardunaldiak informatiboa izan nahi du. «Egungo trenbidearen egun bateko ikastaro azkarra», horrela definitu zuen Coladok atzo egitasmoa. Hizlari guztiak trenbide bizkorraren aldekoak izanik, ikuspuntu ezberdinetatik landuko [...]

admin
Irun
2011/02/23
Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko egun osoko jardunaldia antolatu dute biharko Ficoba erakustazokan 7301 Bidasoaldeko Burnibidearen Lagunek (BAF 7301). Atzo, Jose Antonio Santano alkateak eta Jose Felix Colado BAF 7301ren presidenteak aurkeztu zuten jardunaldia, Irungo udaletxeko bilkura aretoan. Jardunaldietako antolatzaileek onartu zutenez, Hiri Garapeneko ordezkari Miguel Angel Paezek ekainean egin zien AHTaren gaineko egun bat prestatzeko eskaera. Atzoko agerraldian alkateak eskerrak eman zizkien BAF 7301ko kideei, «hainbatetan iragana gogora ekarri bezala, trenaren etorkizunagatik» erakutsi duten interesagatik. Santanorentzako garrantzitsua da erakundeetatik ez ezik, gizartetik ere bideratzea eztabaida eta gogoeta, «Irunerako eta Gipuzkoarako azpiegitura garrantzitsua izango delako». Bere aldetik, Coladok biharko jardunaldia antolatzea «erronka handia» izan dela onartu zuen, «tren maketen erakusketak antolatzen ohituta» dagoen elkarte batentzat. Hala, bihar, goi mailako profesional asko Ficoban izango direla nabarmendu zuen Coladok. «Madrildik, Bilbotik, Donostiatik, Frantziatik… Urrunetik datoz asko, trenbideari lotutako profesionalak eta zaleak dira», gehitu zuen. Hartara, Irun «Europarako atea» dela nabarmendu zuen zinegotziak, eta «aukera ez galtzearen alde» agertu zen: «Espainiako Estatuko beste hiri batzuek hala egin dute: AHTa baliatu dute hiriak eraldatzeko». Aldeko ikuspuntu anitzak Biharko jardunaldiak informatiboa izan nahi du. «Egungo trenbidearen egun bateko ikastaro azkarra», horrela definitu zuen Coladok atzo egitasmoa. Hizlari guztiak trenbide bizkorraren aldekoak izanik, ikuspuntu ezberdinetatik landuko dute gaia (ikus egitaraua irun.hitza.info-n). Sarrera doan da, baina ezinbestekoa da posta elektronikoz konfirmatzea (baf7301@gmail.com). Kanpotik baieztapen asko jaso dituztenez, atzo ez zuten baztertu hartuta dutena baino areto handiago batera pasatzea, betiere Ficoban erakustazokan bertan. Egitaraua 09:00. Parte-hartzaileei harrera egingo diete. 09:30-10:15. Jardunaldiak hasiko dituzte. Irungo alkate Jose Antonio Santanok hitzaldia emango du. 10:15-10:45. Josu Benaitoren hitzaldia. Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura Saileko zuzendaria da Benaito. 10:45-11:15. Atsedena. 11:15-12:00. Cesar Gimenoren hitzaldia. Gaia: Abiadura handiko linearen eta Irunen arteko lotura. 12:00-13;15. Jacques Coutou-ren eta Christian Maudeten hitzaldia. Gaia: Abiadura handiko linearen etorrera Irunera eta Hendaiara. 13:15-15:30. Bazkaria. 15:30-16:15. Miguel Muñozen hitzaldia. Madrileko Tren Museoaren zuzendaria da Muñoz. 16:15-17:00. Vicente Llosrensen hitzaldia. Gaia: Trenen eboluzioa. Karga bagoietatik OARIS plataformara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.