Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan udaletxean
Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zinegotziek hamasei puntu jorratuko dituzte: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Amiantoari buruzko mozioa. Martin Beramendi Brit Alkate-ohiak egindako lege-haus...
Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zinegotziek hamasei puntu jorratuko dituzte:
- Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena.
- Amiantoari buruzko mozioa.
- Martin Beramendi Brit Alkate-ohiak egindako lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea.
- UGA-1, UAD 2 Ugaldetxo-Atamitx, Arau Subsidiarioen Aldaketarako behin-behineko onarpena.
- LAN-3 eremuko Plan Partzialaren behin betiko onarpena.
- Talaia poligonoan garbigunea jartzeko Udalaren jabetzako partzela baten emakida.
- Herri bide bat trukatzeko proposamena.
- Euskara Biziberritzeko Plana Oiartzunen. 2005-2010 Plan Estrategikoa urtebetez luzatzea.
- Iturriotz auzoan frontoi balio anitzaren harrera eta abalaren itzultzea.
- Haurtzaro Ikastolari 2011 urteko ekarpena.
- Garbitania Zero Zabor SL kapitala gehitzea.
- Hainbat udal zergen ordainagiriak baliogabetzeko eskaerak.
- Aurreko urteetako isunak baliogabetzeko proposamena.
- 958/2919 prozeduran Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren aurrean bertaratzeko Dekretua berrestea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.

