
Solidaritat per la Independencia alderdiak lehenengo batzar nazionala egin zuen atzo eta Toni Strubell (Errenteria-Oreretan bizi da) izendatu zuten alderdiko presidente. Estatutuak ia aho batez onartu zituzten. Oarso Bidasoko Hitzak elkarrizketa egin zion pasa den abenduaren 10ean, Kataluniako Hauteskundeen ondoren: Kataluniako hauteskunde autonomikoen prozesu guztia etxetik jarraitzeko aukera zuen Toni Strubellek (Oxford, 1952; Errenteria-Oreretan bizi da). Baina hori egin beharrean, nahiago izan du pausoa eman eta prozesuaren parte bilakatu. Katalunian politikariek erabakiak hartzeko ahalmenik ez dutelako eman du pausoa eta hori behin betiko aldatzeko itxaropena du. Gogotsu dago eta lanerako prest. Lortutako emaitzarekin gustura? Oso gustura. Azken eguneko inkestak nahiko ezkorrak ziren guretzako eta hori ikusita emaitza oso ona da. Hedabideen ikuspuntutik, gainera, ez dugu oihartzun handirik izan. Legeak dio aurreko legealdian Parlament-ean egon ez diren alderdiek ez daukatela bermatuta euren presentzia hedabideetan, beraz, telebistan, irratian eta prentsa idatzian gutxi agertu gara. Hauteskundeen zein irakurketa egiten duzu? Argi geratu da Parlament-eko gehiengo nagusia abertzalea dela eta boto baliagarria CIUrentzako izan dela. Uste dut nazio ikuspegitik jasaten ari garen jazarpena handia dela. Garrantzitsua izango da Solidaritat Catalana per la Independencia alderdiak egingo duen lana. Etxetik prozesu guztia ikusteko aukera nuen, baina nahiago izan dut barruan egon uste dudalako prozesuak bai ala [...]

Garaipena eskuratzeko borrokatu bazuten ere, 0-4 galdu zuen Hondarribiak larunbatean etxean Real Unionen aurka jokatutako partiduan. Postu bat behera egin dute sailkapenean hondarribiarrek, eta hamabigarren dira orain, hogeitasei punturekin.

Koldo Mitxelena plazan egiten ari diren obrak aprobetxatuz, plazan dauden haurrentzako jolasak kendu dituzte berritzeko. Udaletik jakinarazi dutenez, duela urte batzuk jarri zituzten kulunkak, baina nahiko puskatuta zeudenak berritu eta gainontzekoak m...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol emaitzak. 11:30ean: Oarsoaldeko informazioa Oarso Bidasoko Hitza-ren zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik. 12:10ean: Oiartzungo udaltzain burua izango da irratian. 2010eko balantzea ...