Oiartzunek berdindu, eta Power Rangers-ek irabazi
Gipuzkoako Bigarren Mailako herriko bi taldeek, Oiartzunek eta Power Rangers-ek, berdinketa eta garaipena eskuratu dituzte asteburuko jardunaldian, hurrenez hurren. Oiartzunek 2-2 egin zuen Gure Txokoaren kontra. Power Rangers-ek, berriz, 4-3 irabazi z...
Gipuzkoako Bigarren Mailako herriko bi taldeek, Oiartzunek eta Power Rangers-ek, berdinketa eta garaipena eskuratu dituzte asteburuko jardunaldian, hurrenez hurren. Oiartzunek 2-2 egin zuen Gure Txokoaren kontra. Power Rangers-ek, berriz, 4-3 irabazi zion Aretxabaletari. Oiartzun sailkapeneko laugarren taldea da, 34 punturekin. Power Rangers, hamabigarrena da eta 23 puntu ditu.

