Hirun golen aldeaz irabazi du Pasajesek
Nagusitasun osoz irabazi zuen Pasajesek lehengo larunbatean Bergaran. 1 eta 4 irabazi zuten antxotarrek, erraz. Neurketa osoan zehar izan ziren nagusi zuri-gorriak. Hiru puntu gehituta, 50 puntu dituzte zuri-gorriek eta sailkapeneko bigarren postuan da...
Nagusitasun osoz irabazi zuen Pasajesek lehengo larunbatean Bergaran. 1 eta 4 irabazi zuten antxotarrek, erraz. Neurketa osoan zehar izan ziren nagusi zuri-gorriak. Hiru puntu gehituta, 50 puntu dituzte zuri-gorriek eta sailkapeneko bigarren postuan daude, Hernani liderretik puntu bakarrera. Hurrengo partida Tolosaren kontra du Pasajesek, etxean.

