Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Martin Beramendik egindako balizko lege-hausteak epaitegietara eramango ditu Udalak

Ikerketa Batzordearen saioa izan da gaur eta saio horretan, Martin Beramendik 2003-2007 legegintzaldian alkate izan zenean egindako balizko lege-hausteak epaitegien esku uzteko diktamina onartu dute. Hurrengo astean izango den udalbatzarrean aztertuko da diktamina eta gero, auzitegien esku utziko da gaia. Aztertu diren gaietan delitu-zantzuak badaudela berretsi dute Miguel Castells eta Iñigo Iruin abokatuek egindako txostenek, eta beharrezko neurriak epaitegiek har ditzaten, euren esku utziko da gaia. Iazko azaroan Ikerketa Batzordeko kideek egindako azterketen berri eman zutenean, ondorio juridikoak aztertuko zirela jakinarazi zuten. Hau da ondorioa: “Donostiako Penaleko Auzitegian kereila jarriko da Martin Beramendiren kontra”. Ikerketa Batzordea Beramendik kontratazio gaietan egindako irregulartasunak eta lege-hausteak aztertzeko osatu zen hasieran. Baina, ikerketek aurrera egin ahala, 2003-2007 legegintzaldian balizko lege-hauste gehiago egon zirela detektatu zuten: “Gehiegizko gastuak protokolo, ordezkapen eta dietetan eta dokumentazio, espediente eta proiektu originalak berarekin eraman zituela udaletxetik Beramendik alkatetza utzi behar izan zuenean”. “Udalbatzarraren eskumenak bereganatu zituen Beramendik” Donostiako Penaleko Auzitegian kereila sartuko dute arlo hauetan egindako balizko lege-hausteengatik. Kontratazio gaietan, lege-hauste administratiboez gain (kontsignazio ekonomikorik gabe lanak esleitzea, proiektuz kanpoko obrak gauzatzea…), “balizko prebarikazio delituak ere atzeman dira”. Txarako parkeko lanekin Martin Beramendik izandako jarrera da epaitegien aurrera eramango dena. Izan ere, Miguel Castells abokatuaren txostenaren arabera, prebarikazio zantzuak [...]

admin
Bidasoa
2011/02/18

Ikerketa Batzordearen saioa izan da gaur eta saio horretan, Martin Beramendik 2003-2007 legegintzaldian alkate izan zenean egindako balizko lege-hausteak epaitegien esku uzteko diktamina onartu dute. Hurrengo astean izango den udalbatzarrean aztertuko da diktamina eta gero, auzitegien esku utziko da gaia.

Aztertu diren gaietan delitu-zantzuak badaudela berretsi dute Miguel Castells eta Iñigo Iruin abokatuek egindako txostenek, eta beharrezko neurriak epaitegiek har ditzaten, euren esku utziko da gaia. Iazko azaroan Ikerketa Batzordeko kideek egindako azterketen berri eman zutenean, ondorio juridikoak aztertuko zirela jakinarazi zuten. Hau da ondorioa: “Donostiako Penaleko Auzitegian kereila jarriko da Martin Beramendiren kontra”.

Ikerketa Batzordea Beramendik kontratazio gaietan egindako irregulartasunak eta lege-hausteak aztertzeko osatu zen hasieran. Baina, ikerketek aurrera egin ahala, 2003-2007 legegintzaldian balizko lege-hauste gehiago egon zirela detektatu zuten: “Gehiegizko gastuak protokolo, ordezkapen eta dietetan eta dokumentazio, espediente eta proiektu originalak berarekin eraman zituela udaletxetik Beramendik alkatetza utzi behar izan zuenean”.

“Udalbatzarraren eskumenak bereganatu zituen Beramendik”
Donostiako Penaleko Auzitegian kereila sartuko dute arlo hauetan egindako balizko lege-hausteengatik. Kontratazio gaietan, lege-hauste administratiboez gain (kontsignazio ekonomikorik gabe lanak esleitzea, proiektuz kanpoko obrak gauzatzea…), “balizko prebarikazio delituak ere atzeman dira”.

Txarako parkeko lanekin Martin Beramendik izandako jarrera da epaitegien aurrera eramango dena. Izan ere, Miguel Castells abokatuaren txostenaren arabera, prebarikazio zantzuak badaude, Beramendik “jokabide arbitrarioa administrazio gaietan” izan zuelako, “injustiziaz jakitun” zela: “Udalbatzarrarenak ziren eskumenak urratu zituen Beramendik, berak eskatuz eta onartuz Txarako parkeko lan gehigarriak. Gainera, tramite eta arau administratibo oinarrizkoenak eta beharrezkoenak egin gabe egin zituen esleipen eta eskaera horiek”.

“Dokumentazio originala hiru urtez gorde du”
Dokumentazio, proiektu eta espediente originalak udaletxetik eramatea ere leporatzen diote Beramendiri: “Bereziki larria da Martin Beramendik arlo honetan egin zuena: informazioz betetako 21 kaxa eraman zituen berarekin Alkatetza utzi behar izan zuenean. Gainera, are larriagoa da dokumentazio hori etekin politikorako erabili duela legegintzaldi honetan OBk. Euren webgunean egindako adierazpenak ikustea baino ez dago hori hala izan dela jakiteko”.

Iñigo Iruin abokatuak egindako txostenaren arabera, Martin Beramendiren eskutik “dokumentuen zaintzan desleialtasuna” egon liteke, Kodigo Penalak kartzelarekin, isunarekin edota gaitasungabetzearekin zigortu dezakeen lege-haustea.

Udal langileen bilaketa lanen ondorioz, 2010eko uztailan EAren Alkartetxean, giltzapean, materialez betetako 2q kaxa aurkitu ziren eta udaletxera itzuli. Ikerketa Batzordetik gogorarazi dutenez, “dokumentu asko originalak eta jatorrizkoak dira, eta dokumentazio hori udaletxetik kanpo egon den bitartean udal teknikariek lan egiteko materiala falta izan dute”.

2007ko ekainean Gobernu Talde berria sartu aurretik, Beramendik Alkatetzako ordenagailuak formateatu zituela ere salatu dute: “Bertan dokumentazio administratiborik egon balitz, dokumentu administratiboak suntsituko zituen, eta hori ere delitua da”.

Protokolo gastuen gaia aztertzen jarraituko da
Azkenik, protokolo, ordezkapen eta dietetan gastatutako 183.600 euroen artean “ordaindutako kontzeptu batzuk interes pribatua asetzeko izan baziren eta ez udal-ordezkapenerako, delitu zantzua legoke”, dio Castells abokatuaren txostenak.

Gobernu Taldeak hori hala izan zela frogatzeko “eginahal guztiak” egingo ditu: “Batez ere asteburuetan eta jai egunetan luxuzko jatetxeetan egindako otorduen kasuan”. Gobernu Taldeak gai hau aztertzen jarraituko du, “oiartzuarren diru publikoa xahutzea ezin baitaiteke merke atera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.