Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Joko garbia XIX. mendean, eta XXI.ean

Gipuzkoan desagertu egin zen 1936ko gerraren ondoren. Iparraldean ez, baina azken urteetan bereziki indartzen ari da joko garbiaren modalitatea.

admin
Bidasoa
2011/02/18

XIX. mendean sortu zen joko garbia, eta orain berreskuratze lanetan ari dira Gipuzkoako hainbat talde. Indartzen ari da pilota modalitate hori Hego Euskal Herrian —Ipar Euskal Herrian ez da inoiz galdu ohitura—, eta horrela jarraitzea espero dute zaleek.

XIX. mendearen erdialdean, errebotean jokatzen zen, plaza luzean, eta larruzko eskularrua erabiltzen zuten pilotariek. Tresna hori, ordea, pisutsuegia zen haur eta gazteentzat, eta, gainera, garestiegia zen. Hala, haurrak eta gazteak plekan —hormaren aurka— aritzen ziren euren artean.

1857. urtean, Lapurdin, Senperen hain justu, Jean Dithurbide Gantxiki-k xistera asmatu zuen, 14 urte zituela. Xistera asmatzeko, gereziak, sagarrak eta halakoak biltzeko otartxoa hartu zuen oinarri. Larruzko eskularru luzearen forma eredutzat hartuta, lehen saski arinak eta merkeak osatu zituen. Hasieran, haurren eta gazteen jostailu gisa erabili zuten tresna berria, baina errebotean aritzen ziren pilotari helduek ere probatu zuten, eta berehala hasi ziren erabiltzen.

1862. urtean, Ezpeletan (Lapurdi), Itsasuko taldeak erabili zuen lehen aldiz, ofizialki, saski berria. Ondoren, errebote talde guztiek alde batera utzi zuten larruzko tresna, eta saskiarekin jokatzen hasi ziren.

Garai hartan, saskiarekin jokatzen zen plekak gero eta indar gehiago hartu zuen. Ez zen haurren eta gazteen jokoa bakarrik, etorkizun handia zuen jokatzeko era baizik. Errebotean aritzen ziren hainbat pilotari ere plekan aritzen ziren, saskiarekin, ordurako. Horrela sortu zen joko garbiaren modalitatea.

XIX. mendeko erdialdetik aurrera, plekak gora egin zuen nabarmen. Eztabaida handiak izan ziren. Izan ere, zuzeneko jokoekin konparatuz gero, pleka pilotaren hondamendia zela uste zuen askok, tartean Manuel Lekuona Urtxalle oiartzuar famatuak. Joko garbiaren modalitatea nagusitzen hasia zen, ordea.

1876. urtetik aurrera, Indalecio Sarasketa Eibarko Txikito azaldu zen frontoira. Hark ezagutarazi zuen joko garbia Madrilgo eta Argentinako frontoietan.

Euskal Herriko frontoietan ez ezik, Buenos Airesen, Montevideon, Habanan, Miamin (AEB)… ere aritu ziren, sona handiz, Pedro Iarza Villabonako besamotza, Beloki, Txilar, Irun… eta Oiartzualdeko Mutxiko, Lekuona, Lucas Mitxelena Guerrita, Elizegi, Ganborena, Otarre…

Dena dela, xisterak pixkanaka aldatzen hasiak ziren. Luzatzen joan ziren, gako gehiago eman zieten… Ameriketako frontoietan, pilotaren azkartasunari eta eremu handiagoan jokatzeari ematen zioten garrantzia, Euskal Herrian estimatzen zen joko adimentsuari baino gehiago. Azken finean, apustua zen han ardatza.

Hala ere, 1887. urtean izan zuen aldaketarik nabarmenena jokoak, Meltxor Gurutzeaga errenteriarrak Mauser saskia asmatu zuenean. Puntako saski horrek pilotaren abiadura izugarria bihurtzen zuen; pilota hartu eta bota artean, pausoak emateko denbora ematen zuen, atxiki nabarmena onartuz. Joko zikina zen hori, baina hura nagusitzen joan zen, joko garbiaren kaltetan.

Joko garbia gaur egun
Gaur egun, joko garbia bizirik dago Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Gipuzkoan. Txapelketak jokatzen dira, bai ezker horman, baita plaza librean ere: Euskal Herrikoa, Frantziakoa, Gipuzkoakoa…

Joko garbiko eskolak badaude herrialde horietan, eta haurrak eta gazteak aritzen dira pilotan. Orotara, Euskal Herrian 350 pilotaritik gora ari dira, gaur egun, joko garbian. Zenbait pilotari errebotean ere aritzen dira.

Ipar Euskal Herrian ez bezala, joko garbia desagertzean egon zen Gipuzkoan, 1936ko gerraren ostean. Baina berreskuratzeko lanean hasi ziren, eta horretan dihardute hainbat taldek Oiartzunen eta Villabonan, esaterako. Pilota joko horrek ez duela zertan desagertu argi dut eta, XIX. mendean bezala, XXI.ean ere irauteko lanean jarraituko dute.

Miarritzen, joko garbian. Ezkerretik hasita, Velasco, Renteria eta Manuel Ignazio Arpide Urdanpilleta Meltxor; erdian, Jauretxe enpresaria; segidan, D'Elbee, Txikito Kanbokoa eta Hirigoien.

Joko garbia
Zer da?

  • Hormaren aurka (plekan) eta saskiarekin jokatzen den modalitatea da.
  • Pilota hartu ahala jaurti egiten da, atxikirik egin gabe. Hortik datorki joko garbi izena.
  • Saskiaren erabilgarritasuna dela medio, airezko jokoa du nagusi. Azkartasunaz gain, jokaldi ugari egiteko aukerak ematen ditu. Modalitate ikusgarria da.
  • Indarraz eta azkartasunaz gain, teknika handia eskatzen duen modalitatea da.

Non jokatzen da?

  • Ezker hormako frontoi motzetan, bi biren kontra.
  • Plaza libreetan (horma bakarrekoetan), hiru hiruren kontra.

Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketaren finalak bihar, Oiartzunen
Azken urte honetan, nagusien kategoriaz gain, haurren eta gazteen pilotari kopuruak gora egin du joko garbian. Ondorioz, aurten hiru mailatan aritu dira txapelketa jokatzen: Haurren Mailan (sei talde), Gazteen Mailan (beste sei) eta helduen mailan (bost talde).

Txapelketako finalak bihar jokatuko dituzte, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, lehen aldiz. 17:00etan hasita, lehenengo partida haurrena izango da: Zubieta 1-Zubieta 2. Ondoren ariko dira gazteak: Txost 1-Behar Zana. Azkeneko partida helduena izango da: Txost-Behar Zana.

Partidez gain, txistulariak eta dantzariak ere izango dira, Oiartzungo Txost pilota taldearen eta Gipuzkoako Federazioaren eskutik.Jaia bukatzeko, sari banaketa eta askaria egingo dituzte. Askaria irekia izango dela jakinarazi dute, alegia, pilotarientzako eta ikusleentzako prestatuko dutela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.