Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak

Donibaneko zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak. Epaileek ez dute aintzat hartu Greenpeace talde ekologistak eta Udalak aurkeztutako salaketa. Era berean, Ingurumen Sailak 2008an termikari emandako  Ingurumen Baimen Integratua ere onetsi du Gorenak. Aipatutako azken baimen hori Europako Batasunak enpresa kutsatzaileenei edukitzea exijitzen die. Greenpeace taldeak dio Ingurumen Baimen Integratua zentral termikoari ematea “ilegala” dela. Gorenaren arabera, ordea, termikak 1961ean lortu zuen jarduera lizentzia eta Udalak 1984an berretsi zuen. Horren ondoren, Udalak beste hamaika obra lizentzia eman dizkiola termikari gaineratu dute epaileek. Beraz, Ingurumen Sailak emandako baimena baliogarria dela adierazi du. Espedienterik ez Bestetik, Udalak aurkeztutako salaketei heldu diete epaileek. Gorenak azaldu du Udalak ez duela termikaren jarduera geldiarazteko inolako espedienterik ireki, nahiz eta hori egiteko eskuduntza eduki eta lizentziarik gabe lanean zela jakin. Dena den, Auzitegi Gorenak onetsitako baimena, behin behinekoa da. Izan ere, Ingurumen Sailak 2008an emandako Ingurunen Baimen Integratuaren baitan, zentral termikoak sei hilabeteren buruan zenbait neurri hartu behar zituela zehazten zen. Hala ere,  2009an baimenaren izapideak eten zituzten eta ezin izan zuen termikak neurri horiek betetzen jarraitu. 2010eko abenduan, aldiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008an onartutako Ingurumen Baimen Integratua argitaratu zuen Ingurumen Sailak, 2009ko etenaldia gaindituz. Baimen horrek zortzi urtean jarduera berdina egiten jarraitzeko [...]

admin
Bidasoa
2011/02/14

Donibaneko zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak. Epaileek ez dute aintzat hartu Greenpeace talde ekologistak eta Udalak aurkeztutako salaketa.

Era berean, Ingurumen Sailak 2008an termikari emandako  Ingurumen Baimen Integratua ere onetsi du Gorenak. Aipatutako azken baimen hori Europako Batasunak enpresa kutsatzaileenei edukitzea exijitzen die.

Greenpeace taldeak dio Ingurumen Baimen Integratua zentral termikoari ematea “ilegala” dela. Gorenaren arabera, ordea, termikak 1961ean lortu zuen jarduera lizentzia eta Udalak 1984an berretsi zuen. Horren ondoren, Udalak beste hamaika obra lizentzia eman dizkiola termikari gaineratu dute epaileek. Beraz, Ingurumen Sailak emandako baimena baliogarria dela adierazi du.

Espedienterik ez

Bestetik, Udalak aurkeztutako salaketei heldu diete epaileek. Gorenak azaldu du Udalak ez duela termikaren jarduera geldiarazteko inolako espedienterik ireki, nahiz eta hori egiteko eskuduntza eduki eta lizentziarik gabe lanean zela jakin.

Dena den, Auzitegi Gorenak onetsitako baimena, behin behinekoa da. Izan ere, Ingurumen Sailak 2008an emandako Ingurunen Baimen Integratuaren baitan, zentral termikoak sei hilabeteren buruan zenbait neurri hartu behar zituela zehazten zen. Hala ere,  2009an baimenaren izapideak eten zituzten eta ezin izan zuen termikak neurri horiek betetzen jarraitu.

2010eko abenduan, aldiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008an onartutako Ingurumen Baimen Integratua argitaratu zuen Ingurumen Sailak, 2009ko etenaldia gaindituz. Baimen horrek zortzi urtean jarduera berdina egiten jarraitzeko balio dio termikari. Termikak orain lanean jarrai dezan, ordea, behin betiko baimena lortu behar du.  Ingurumen Sailetik jakinarazi dutenez, termikarentzako behin betiko baimena lortzeko izapideak egiten ari dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.