Mediateka jarri dute martxan Elizalde Eskolan, bertako komunitatearentzat
Elizalde Eskolan Mediaketa proiektua jarri dute martxan, ikastetxeko komunitate osoaren laguntzarekin (ikasle, irakasle, guraso…). Mediatekara hurbiltzen direnek, liburuak eta DVDak eskuratzeko aukera izango dute aurrerantzean, baita ikasteko gune bat ere. Elizaldetik nabarmendu dutenez, proiektua aurrera ateratzeko lan handia egin dute, bai ekonomikoki eta baita antolamenduari dagokionez ere: «Geure baliabide propioak erabiliz sortu dugu eta harro gaude». Proiektua eskola osatzen duten komunitateari irekita dago: ikasleei, irakasleei eta gurasoei. Horretarako, arratsaldean ere irekita egongo da mediateka. Hala, gurasoek eta ikasleek elkarrekin egoteko aukera izango dute, irakurtzen, ikasten, lanak egiten… Dagoeneko, gutxi gorabehera 60 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua egunero, eta gurasoak ere hasi dira hurbiltzen. Pozik daude Elizalden, eta lanean jarraituko dute: «Kalitatezko zerbitzua eskaini nahi dugu eta erakundeetara joko dugu baliabide aurreratuak eta egokiak eskuratzeko. Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak dioen bezala, mediatekak eta liburutegiak ikasleen eta pertsona guztien ezinbesteko eskubide dira». 2010/2011 helburuak Espazioa antolatu eta behar diren oinarrizko baliabideez hornitu. Eskolako funtsak antolatu eta katalogatzen hasi. Eguerditan (12:30etik 13:30era) eta arratsaldeetan (16:30etik 18:00etara) irekitzea. Sarean dauden baliabideak antolatu eta komunitateari zabaldu. Irakurketa plana abian jarri. Gomendatuak diren erreferentziazko liburuak eta kalitate literario eta estetiko kontrastatua duten liburuak eskuratu. Irakurzaletasuna bultzatu. Teknologia berrien baliabideak erabiltzeko espazioa eskaini eta [...]
Elizalde Eskolan Mediaketa proiektua jarri dute martxan, ikastetxeko komunitate osoaren laguntzarekin (ikasle, irakasle, guraso…). Mediatekara hurbiltzen direnek, liburuak eta DVDak eskuratzeko aukera izango dute aurrerantzean, baita ikasteko gune bat ere.
Elizaldetik nabarmendu dutenez, proiektua aurrera ateratzeko lan handia egin dute, bai ekonomikoki eta baita antolamenduari dagokionez ere: «Geure baliabide propioak erabiliz sortu dugu eta harro gaude».
Proiektua eskola osatzen duten komunitateari irekita dago: ikasleei, irakasleei eta gurasoei. Horretarako, arratsaldean ere irekita egongo da mediateka. Hala, gurasoek eta ikasleek elkarrekin egoteko aukera izango dute, irakurtzen, ikasten, lanak egiten…
Dagoeneko, gutxi gorabehera 60 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua egunero, eta gurasoak ere hasi dira hurbiltzen. Pozik daude Elizalden, eta lanean jarraituko dute: «Kalitatezko zerbitzua eskaini nahi dugu eta erakundeetara joko dugu baliabide aurreratuak eta egokiak eskuratzeko. Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak dioen bezala, mediatekak eta liburutegiak ikasleen eta pertsona guztien ezinbesteko eskubide dira».
2010/2011 helburuak
- Espazioa antolatu eta behar diren oinarrizko baliabideez hornitu.
- Eskolako funtsak antolatu eta katalogatzen hasi.
- Eguerditan (12:30etik 13:30era) eta arratsaldeetan (16:30etik 18:00etara) irekitzea.
- Sarean dauden baliabideak antolatu eta komunitateari zabaldu.
- Irakurketa plana abian jarri. Gomendatuak diren erreferentziazko liburuak eta kalitate literario eta estetiko kontrastatua duten liburuak eskuratu.
- Irakurzaletasuna bultzatu.
- Teknologia berrien baliabideak erabiltzeko espazioa eskaini eta erabilera bultzatu.
- Hitzaldiak, bilerak, ipuin konetaketak eta erakusketak, zein beste ekintza kulturalak antolatu.
- Ikasle, irakasle eta gurasoei baliabideak eskaini.
- Arauak finkatu eta erabiltzaileei liburutegien antolaketa unibertsala ezagutarazi.
- Maileguak antolatu: liburuak eta DVDak.
- Herriko Bibliotekarekin elkarlana bultzatu.
- Erabiltzaileen formazioa: ikasleak liburutegiaren erabilera trebea egin. Mesedegarria izango zaie, bai ikasle garaian, baita bizitza osoan zehar ere.
- Etxean ikasteko baldintza egokiak ez dituzten ikasleei espazio bat eskaini.
‘Eskolara lehen aldiz’ hitzaldia, bihar 17:00etan, mediatekan
Hitzaldi bat antolatu dute Elizaldeko kideek, datorren ikasturtean eskolan hasiko diren haur guztien gurasoentzat. Bihar izango da, 17:00etan, mediatekan. Hizlaria Alvaro Beñaran izango da, pedagogo-terapeuta eta psikomotrizista. Urteetan aritu da elkarlanean Haur Hezkuntzako irakasleekin eta berak gidatu du irakasle horien prestakuntza psikomotrizitate praktikan.
Eskolatze prozesuak haurrarentzat, familiarentzako eta eskolarentzako zer dakarren azalduko du. Egoera berri honen aurrean ematen diren bideak eta segurtasuna lortzeko elkarlana ere aztertuko ditu.


