Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Inauterietako herri bazkaria antolatu dute Betti Gottik eta Mugi Hadik

Betti Gotti euskara kultur taldeak eta Mugi Hadi Mondragon Unibertsitateko ikasle taldeak inauteri herri bazkaria antolatu dute lehen aldiz Irunen. Martxoaren 5ean izango da, Ficoba erakustazokako 2. pabilioian. Bazkariaz gain, mozorro lehiaketa eta musika egongo da, den-dena 15 euroren truke. Sarrerak aste honetan jarriko dituzte salgai EKTn, ostegunetik larunbatera. Irun 2020 bulegoak eta Udalak diruz lagundutako ekitaldia izango da. Aurreneko aldia izango da Irunen inauterietako herri bazkaria antolatuko dutela. Betti Gottik eta Mugi Hadik indarrak batu dituzte, “inauterietako jaia desfilera eta gaualdiko girora mugatu ez” dadin. “Eguneko giroan dagoen hutsune kulturalari irtenbide bat bilatu nahi diogu”, esan dute antolatzaileek. Ekitaldia edozeinentzako irekia dago, baina lagun taldeei dei berezia egin diete: “Bidasoko kuadrilentzat beste egun polit eta berezi bat sortu nahi dugu”.  Herri bazkarian parte hartzeko “18 urte baino gehiago izatea, eta mozorrotik egotea”, horiek dira baldintza bakarrak. Sarrerak ostegunetik larunbatera Aste honetako ostegunean, hilaren 17an, jarriko dituzte sarrerak salgai EKTn (Larretxipi kalea, 12). Ostegunean eta ostiralean 19:00etatik 20:30era izango da txartelak erosteko aukera, eta larunbatean -azken eguna-, 11:30etik 13:00etara. Bazkaria, lehiaketa eta musika Bazkaria 14:00etan hasiko da, baina 45 minutu lehenago ateak irekiko dituzte, txartela dutenentzat soilik. Edozein inauteri festa inportanteetan bezala, Betti Gotti eta Mugi Hadi elkarteen bazkarian ere [...]

admin
Bidasoa
2011/02/14

Betti Gotti euskara kultur taldeak eta Mugi Hadi Mondragon Unibertsitateko ikasle taldeak inauteri herri bazkaria antolatu dute lehen aldiz Irunen. Martxoaren 5ean izango da, Ficoba erakustazokako 2. pabilioian. Bazkariaz gain, mozorro lehiaketa eta musika egongo da, den-dena 15 euroren truke. Sarrerak aste honetan jarriko dituzte salgai EKTn, ostegunetik larunbatera. Irun 2020 bulegoak eta Udalak diruz lagundutako ekitaldia izango da.

Aurreneko aldia izango da Irunen inauterietako herri bazkaria antolatuko dutela. Betti Gottik eta Mugi Hadik indarrak batu dituzte, “inauterietako jaia desfilera eta gaualdiko girora mugatu ez” dadin. “Eguneko giroan dagoen hutsune kulturalari irtenbide bat bilatu nahi diogu”, esan dute antolatzaileek. Ekitaldia edozeinentzako irekia dago, baina lagun taldeei dei berezia egin diete: “Bidasoko kuadrilentzat beste egun polit eta berezi bat sortu nahi dugu”.  Herri bazkarian parte hartzeko “18 urte baino gehiago izatea, eta mozorrotik egotea”, horiek dira baldintza bakarrak.

Sarrerak ostegunetik larunbatera

Aste honetako ostegunean, hilaren 17an, jarriko dituzte sarrerak salgai EKTn (Larretxipi kalea, 12). Ostegunean eta ostiralean 19:00etatik 20:30era izango da txartelak erosteko aukera, eta larunbatean -azken eguna-, 11:30etik 13:00etara.

Bazkaria, lehiaketa eta musika

Bazkaria 14:00etan hasiko da, baina 45 minutu lehenago ateak irekiko dituzte, txartela dutenentzat soilik. Edozein inauteri festa inportanteetan bezala, Betti Gotti eta Mugi Hadi elkarteen bazkarian ere mozorro lehiaketa egongo da. Bazkariaren egunean bertan eman behar da horretarako izena.

16:00etan egingo dute sari banaketa, eta horrekin lau orduko musika tartea hasiko da. Bazkarian izango ez direnentzako ateak irekiko diztute, dantzarako. Ekitaldia kalejira batekin amaituko da, Atsegina txarangaren laguntzaz Ficoba eta Urdanibia plaza kolorez lotuko dituena.

Informazio gehiago nahi duenak telefonoz (636-87 82 66 zenbakira deituz), edo posta elektronikoz eskuratu dezake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.