Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondakin uren bide ezkutua, agerian

Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako  Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek  ezagutzen ez duten zikloa dago atzean: langile pila; energia; garraioak; erreaktibo kimikoak; hamaika tresna hasten dira lanean guk erabili dugun ur hori, garbituta, berriz ere naturara itzultzeko”. Maketak ikusteko aukera Hala, Añarbeko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako 310.000 biztanleek egunero kontsumitzen duten ura nola biltzen den, egiten duen ibilbidea eta nola garbitzen duten  ikusteaz gainera, sortutako hondakinak ere ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Horretarako, Añarberen saneamendu eta arazketa instalazioen hainbat maketekin osatu dute erakusketa, besteak beste. Ehun metrotan barrena, bisitariak, Iztieta auzoan kokatutako ponpalekuaren barrualdea deskubrituko du; hamahiru metro luze den Urumeako kolektorea barrutik igaro, edota Añarberen  saneamendu sistemaren bihotza den Loiolako HUA (Hondakin Uren Araztegia) ezagutzeko aukera izango du. 65 milioi tona hondakin urtean Añarbeko Uren Mankomunitateak 65 milioi tona hondakin jasotzen ditu urtean, batez beste. Hondakin horiek ez dira Noainen ustez “gobernu edo enpresa baten erantzukizuna, gizartearen arazoa baizik, gutako bakoitzak sortzen dituelako»”. Hala, mankomunitatea [...]

admin
Bidasoa
2011/02/14

Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako  Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek  ezagutzen ez duten zikloa dago atzean: langile pila; energia; garraioak; erreaktibo kimikoak; hamaika tresna hasten dira lanean guk erabili dugun ur hori, garbituta, berriz ere naturara itzultzeko”.

Maketak ikusteko aukera
Hala, Añarbeko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako 310.000 biztanleek egunero kontsumitzen duten ura nola biltzen den, egiten duen ibilbidea eta nola garbitzen duten  ikusteaz gainera, sortutako hondakinak ere ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Horretarako, Añarberen saneamendu eta arazketa instalazioen hainbat maketekin osatu dute erakusketa, besteak beste. Ehun metrotan barrena, bisitariak, Iztieta auzoan kokatutako ponpalekuaren barrualdea deskubrituko du; hamahiru metro luze den Urumeako kolektorea barrutik igaro, edota Añarberen  saneamendu sistemaren bihotza den Loiolako HUA (Hondakin Uren Araztegia) ezagutzeko aukera izango du.

65 milioi tona hondakin urtean

Añarbeko Uren Mankomunitateak 65 milioi tona hondakin jasotzen ditu urtean, batez beste. Hondakin horiek ez dira Noainen ustez “gobernu edo enpresa baten erantzukizuna, gizartearen arazoa baizik, gutako bakoitzak sortzen dituelako»”. Hala, mankomunitatea osatzen duen herritar bakoitzaren hondakin urek, 26 kilo lohi sortzen dute urtean. «Lohi horiek lehortu egiten dira eta ondoren nekazaritzan eta porlana egiteko erabiltzen dira», azaldu du Noainek. Saneatu eta berriro itsasoratutako ur tona bakoitzeko, 0,28 euro ordaintzen ditu hiritar bakoitzak, “prezio oso baxua, egunero kontsumitzen ditugun hainbat produkturekin alderatuta”, gaineratu du.

Erakusketa didaktikoa

Martxoaren 8a bitarte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara zabalik izango den erakusketa, didaktikoa dela  azaldu du Juan Carlos Merinok, “erabat ezezaguna den mundu bat ezagutzeko aukera ematen baitigu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.