Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Telmo Esnalek eta Asier Altunak ‘Urteberrion Amona!’ filmatuko dute

San Pedron bizi diren Asier Altunak eta Telmo Esnalek Urteberrion Amona! komedia beltzeko filma filmatzen hasiko dira aurki, hilaren 21ean, hain zuzen. Donostian grabatuko dute. Euskaraz idatzitako komedia beltz horretan, edadeko jendearen inguruan sortzen diren deserosotasunetan oinarritutako istorioa kontatuko dute. Joxemariren (Pedro Otaegi aktorea) familia hondatzen ari dela eta, bere amaginarreba zaharra egoitza batean sartzea erabakiko du bere emazte Mirentxuri (Kontxu Odriozola) ezer esan gabe. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko Kintxoren (Josean Bengoetxea) laguntza izango du, ustez. Miren (Nagore Aranburu) da bien alaba eta Kintxo, berriz, Mirenen senarra. Alzheimerra duen amona Maria, oso kontzientea da gertatzen ari den guztiaz. Kintxori ez dio egindakoa barkatuko eta ustekabez betetako bukaera batera eramango ditu ikus-entzuleak filmak. Montserrat Carulla kataluniarra izango da Amona Maria. Amona ez beste guztiak hirian bizi dira. Eta hiriko eszenak filmatzeko Donostia hautatu dute Esnalek eta Altunak. “Postaletako Donostian” grabatuko dituzte sekuentzia gehienak: Kontxan, portuan, Bulebarrean… Ondorioz, filmean, Donostia “oso ñoñostia” azalduko dela dio zinemagileak. Donostian hiru astez grabatu ondoren, Berako edo Etxalarko (Nafarroa) etxeren batera joango dira, barrualdeko eszenak filmatzeko asmoz. Irailerako prest Ongi bidean, zazpi aste iraungo du filmaketak. Benidormera ere (Herrialde Katalanak) joango dira pare bat egunez, zenbait eszena jasotzera. Uztailerako filma muntatua eduki nahi du [...]

admin
Bidasoa
2011/02/10

San Pedron bizi diren Asier Altunak eta Telmo Esnalek Urteberrion Amona! komedia beltzeko filma filmatzen hasiko dira aurki, hilaren 21ean, hain zuzen. Donostian grabatuko dute.
Euskaraz idatzitako komedia beltz horretan, edadeko jendearen inguruan sortzen diren deserosotasunetan oinarritutako istorioa kontatuko dute. Joxemariren (Pedro Otaegi aktorea) familia hondatzen ari dela eta, bere amaginarreba zaharra egoitza batean sartzea erabakiko du bere emazte Mirentxuri (Kontxu Odriozola) ezer esan gabe. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko Kintxoren (Josean Bengoetxea) laguntza izango du, ustez. Miren (Nagore Aranburu) da bien alaba eta Kintxo, berriz, Mirenen senarra. Alzheimerra duen amona Maria, oso kontzientea da gertatzen ari den guztiaz. Kintxori ez dio egindakoa barkatuko eta ustekabez betetako bukaera batera eramango ditu ikus-entzuleak filmak. Montserrat Carulla kataluniarra izango da Amona Maria.
Amona ez beste guztiak hirian bizi dira. Eta hiriko eszenak filmatzeko Donostia hautatu dute Esnalek eta Altunak. “Postaletako Donostian” grabatuko dituzte sekuentzia gehienak: Kontxan, portuan, Bulebarrean… Ondorioz, filmean, Donostia “oso ñoñostia” azalduko dela dio zinemagileak. Donostian hiru astez grabatu ondoren, Berako edo Etxalarko (Nafarroa) etxeren batera joango dira, barrualdeko eszenak filmatzeko asmoz.
Irailerako prest
Ongi bidean, zazpi aste iraungo du filmaketak. Benidormera ere (Herrialde Katalanak) joango dira pare bat egunez, zenbait eszena jasotzera. Uztailerako filma muntatua eduki nahi du Esnalek eta uda bukaeran jaialdietara bidaltzen hasi. Donostiako Zinemaldira aurkeztuko dute.
Esnalek eta Altunak elkarrekin egingo duten bigarren euskarazko film luzea izango da. Aurretik, 2005ean, Aupa Etxebeste! egin zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.