Kalagorriko Hiria pintura lehiaketako lan hautatuak Amaian
Gastronomia gaia duen Kalagorriko Hiria pintura lehiaketara aurkeztutako 33 margo eskegi dituzte Amaia Kultur Zentroko hormetan. Erakusketa otsailaren 27a arte bisitatu daiteke, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan 11:30etik 1...
Gastronomia gaia duen Kalagorriko Hiria pintura lehiaketara aurkeztutako 33 margo eskegi dituzte Amaia Kultur Zentroko hormetan. Erakusketa otsailaren 27a arte bisitatu daiteke, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan 11:30etik 13:30era. XV. aldia bete du dagoeneko Kalagorriko Hiria sariak -egun Fundacion Cruzcampo aurreizena duena-. Gastronomia eta ostalaritzaren gainean antolatzen diren gutxietakoa da, eta horrek egiten du berezia Espainiako estatuan. Azken edizioko irabazlea Angel Peñuela Navarrete izan zen El desayuno (Gosaria) lanarekin. Lan hori eta beste 32 gehiago ikus daitezke egunotan Amaian.