Biriatura txangoa egingo du Irun Irutenek larunbatean
Irundik Biriatura mendi martxa egingo du Irun Irutenek etzi, larunbatarekin. Joaneko bidea Hendaiatik egingo dute, eta bueltakoa Pausutik. 09:00etan jarri dute abiatzeko ordua, San Juan plaza ondoko Bixeratik. Aurrena Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekura hurbilduko dira, Santiago zubia zeharkatu ondotik. Beltzenian GR10 bideko markei jarraituta Biriaturaino iritsiko dira. Itzulera Pausutik egingo dute, Irunera Behobiatik sartuz. Animatzen direnei “botak, ura, eta zeozer jateko” eramateko eskatu diete antolatzaileek. Gutxi gorabehera 4 orduko ibilbidea izango dela uste dute, errez egitekoa.