Hilabete eta erdi barru moztuko dute seinale analogikoa Hendaian, Pausun eta Biriatun
Martxoaren 29an itzaliko dute telebista analogikoaren seinalea Akitanian. Hortaz, egun hori baino lehenago seinale numerikora pasatu ez diren Ipar Euskal Herriko etxeak, telebista irudirik gabe geratuko dira, haien arten noski Hendaia, Pausu eta Biriatukoak. Asko dira jada numerikora salto egin duten erabiltzaileak, “gehienak” Hendaiako Herriko Etxetik aditzera eman dutenez. Nolanahi ere, badira atzeraturik direnak. Telebista ekipaturik ez duten ikusle horiei honako informazio-iragarkiak agertzen zaizkie pantailan: “Equipez-vous impérativement pour le passage à la télé tout numérique avant le 29 mars 2011″. Bezero horientzako informazio kanpainia abiatu du France Télé Numérique erakunde publikoak. Eric Forens eskualdeko ordezkariaren esanetan “mezua sinplea da: informa zaitezte zeozer egin aitzin”. France Télé Numérique erakundeak aholkatzen du “lehentasunez baimenduriko profesionalengana jotzea, hots Denok numerikoa hitzarmena izenpetu duten antena-jartzaileak eta saltzaileak” (informaziorako 0970-81 88 18 gainordainik gabeko telefonora hotsegin edota webgunea bisitatu). Horrez gain Herriko Etxean informazio eskuorriak jaso ahal dira, eta martxoaren 23an kanpainiako autobusa Hendairara hurreratuko da, eta herritarren azken zalantzak argituko ditu Herriko Etxearen parean, 07:00etatik 14:00etara. Hitzarmena sinatu duten eskualdeko profesionalak: Calitelec (Gitem, Portu karrika): 0559-20 72 22. E-posta: calitec.hendaye@orange.fr. Resolution 64 (Intzurako industrialdean, Ofizialeen eraikinean.: 0559-47 49 67. E-posta: k-p@wanadoo.fr.
Martxoaren 29an itzaliko dute telebista analogikoaren seinalea Akitanian. Hortaz, egun hori baino lehenago seinale numerikora pasatu ez diren Ipar Euskal Herriko etxeak, telebista irudirik gabe geratuko dira, haien arten noski Hendaia, Pausu eta Biriatukoak. Asko dira jada numerikora salto egin duten erabiltzaileak, “gehienak” Hendaiako Herriko Etxetik aditzera eman dutenez.
Nolanahi ere, badira atzeraturik direnak. Telebista ekipaturik ez duten ikusle horiei honako informazio-iragarkiak agertzen zaizkie pantailan: “Equipez-vous impérativement pour le passage à la télé tout numérique avant le 29 mars 2011″. Bezero horientzako informazio kanpainia abiatu du France Télé Numérique erakunde publikoak. Eric Forens eskualdeko ordezkariaren esanetan “mezua sinplea da: informa zaitezte zeozer egin aitzin”.
France Télé Numérique erakundeak aholkatzen du “lehentasunez baimenduriko profesionalengana jotzea, hots Denok numerikoa hitzarmena izenpetu duten antena-jartzaileak eta saltzaileak” (informaziorako 0970-81 88 18 gainordainik gabeko telefonora hotsegin edota webgunea bisitatu). Horrez gain Herriko Etxean informazio eskuorriak jaso ahal dira, eta martxoaren 23an kanpainiako autobusa Hendairara hurreratuko da, eta herritarren azken zalantzak argituko ditu Herriko Etxearen parean, 07:00etatik 14:00etara.
Hitzarmena sinatu duten eskualdeko profesionalak:
- Calitelec (Gitem, Portu karrika): 0559-20 72 22. E-posta: calitec.hendaye@orange.fr.
- Resolution 64 (Intzurako industrialdean, Ofizialeen eraikinean.: 0559-47 49 67. E-posta: k-p@wanadoo.fr.