Don Boscoko bi ikaslek SpainSkilletan parte hartuko dute apirilean
Don Boscoko bi ikasle ezin hobe ibili dira EuskoSkill Eusko Jaurlaritzak eta Tknikak antolatutako Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko olinpiadetan. Jaime Gil eta Jon Fernandez dira bi ikasle horiek. Automobileko pintura alorrean izan da ikasle onena Gil, eta Fernandez, berriz, automobileko teknologian. EuskoSkilletan parte hartzeak aparteko saria du, gainera: SpainSkilletan parte hartzea. Apirilaren 5etik 9ra jokatuko da Madrilen (Ifema azokan) Espainiako ikastetxeen arteko txapelketa eta EuskoSkilletan garaile izan direnek ere bertan hartuko dute parte. Automozio alorrean Don Boscoko bi ikasleak izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkari bakarrak. Bi ikasle horiez gain, robotika arloan Don Boscok beste ordezkaritza bat emango du, baina erakustaldi moduan ariko dira, ez lehiaketa moduan. Lehen aldia Don Boscorentzako lehenengo aldia izango da SpainSkilletan, eta garrantzitsutzat jo dute bertako ordezkariek, “bai zentroarentzako eta baita ikasleentzako ere”, esan du Jose Luis Perez Don Boscoko EuskoSkilleko antolatzaileak. Zentroa gauzak ongi egiten ari den seinale dela iritzi dio. Asteburuan jokatutako azken bi EuskoSkilletan izan ziren garaile Don Boscoko bi ikasleak. Ostiralean eta larunbatean Elgoibarko Meka institutuan izan zen automobileko pinturaren skilla, eta larunbatean, berriz, Don Bosco ikastetxean, automobileko teknologiaren skilla. Bi ikasleek onartu dute maila altua erakutsi zela bi lehiaketan eta proba zaila izan zela. Hala, gogor lan egin behar [...]
Don Boscoko bi ikasle ezin hobe ibili dira EuskoSkill Eusko Jaurlaritzak eta Tknikak antolatutako Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko olinpiadetan. Jaime Gil eta Jon Fernandez dira bi ikasle horiek. Automobileko pintura alorrean izan da ikasle onena Gil, eta Fernandez, berriz, automobileko teknologian. EuskoSkilletan parte hartzeak aparteko saria du, gainera: SpainSkilletan parte hartzea.
Apirilaren 5etik 9ra jokatuko da Madrilen (Ifema azokan) Espainiako ikastetxeen arteko txapelketa eta EuskoSkilletan garaile izan direnek ere bertan hartuko dute parte. Automozio alorrean Don Boscoko bi ikasleak izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkari bakarrak. Bi ikasle horiez gain, robotika arloan Don Boscok beste ordezkaritza bat emango du, baina erakustaldi moduan ariko dira, ez lehiaketa moduan.
Lehen aldia
Don Boscorentzako lehenengo aldia izango da SpainSkilletan, eta garrantzitsutzat jo dute bertako ordezkariek, “bai zentroarentzako eta baita ikasleentzako ere”, esan du Jose Luis Perez Don Boscoko EuskoSkilleko antolatzaileak. Zentroa gauzak ongi egiten ari den seinale dela iritzi dio.
Asteburuan jokatutako azken bi EuskoSkilletan izan ziren garaile Don Boscoko bi ikasleak. Ostiralean eta larunbatean Elgoibarko Meka institutuan izan zen automobileko pinturaren skilla, eta larunbatean, berriz, Don Bosco ikastetxean, automobileko teknologiaren skilla.
Bi ikasleek onartu dute maila altua erakutsi zela bi lehiaketan eta proba zaila izan zela. Hala, gogor lan egin behar izan zutela adierazi dute, bai ikasturte osoan zehar eta baita egunean bertan ere. Hala ere, urduritasuna gailendu eta irabaztea lortu zuten.
Orain Madrilera begira ez dakit nolako mailarekin topo egingo duten, “hori bai, Euskadiko ordezkaria inor baino prestatuago joango da”, adierazi du Perezek. Spainskilletan hamalau ordezkarien kontra aritu beharko du elektromekanika arloan Jon Fernandez urnietarrak eta 11 ordezkariren kontra, berriz, pintura arloan Gil lasartearrak.
Onenen artean onenak izaten badira, sari handiago bat lortuko dute: urrian Londresen jokatuko diren EuroSkilletan parte hartzea, partaideen curriculumarentzako suposatzen duenarekin. Izan ere, lan mundurako ateak irekiko zaizkie.
Hala ere, Nicolas Sagarzazu Don Boscoko sariak nabarmendu du helburua lortu dutela, eta hemendik aurrera lortutakoa oparia izango dela.