Muliateko bigarren faseko 65 etxebizitzak alkilerrekoak izango dira
Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen itxaron zerrenden inguruan sortu diren zalantzak argitu dituzte. Lau gelako etxebizitzen zerrenda, bost kideko familiek osatuko dute, hiru gelako etxebizitzen kasuan aldiz, lau kideko familiek osatuko dute, eta b...
Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen itxaron zerrenden inguruan sortu diren zalantzak argitu dituzte. Lau gelako etxebizitzen zerrenda, bost kideko familiek osatuko dute, hiru gelako etxebizitzen kasuan aldiz, lau kideko familiek osatuko dute, eta baja gehiago izan ezkero, hiru kidekoetara pasako litzake eta bi gelako etxebizitzen zerrenda hiru eta bi kideko familiek osatuko dute.
Bestetik, zozketatu dituzten 170 etxebizitzei BEZ-aren %8a gehitu behar zaie, eta alkilerreko 25 etxebizitzei %4a gehitu behar zaie, erregimen berezikoak baitira. Orain, geratzen diren 65 etxebizitzak prestatzen hasiko dira, guzti hauek alkilerrekoak izango direlarik.

