Merino, PSE-EEren alkategaia berriro
Errenteriako PSE-EEk aurkeztu du bere hautagaia maiatzeko Udal hauteskundeetarako, eta ez da sorpresarik izan, Juan Carlos Merino izango da. 2005etik Errenteriako alkatea da, eta horrez gain beste kargu batzuk ere baditu, nagusiena, San Markoko Mankomu...
Errenteriako PSE-EEk aurkeztu du bere hautagaia maiatzeko Udal hauteskundeetarako, eta ez da sorpresarik izan, Juan Carlos Merino izango da. 2005etik Errenteriako alkatea da, eta horrez gain beste kargu batzuk ere baditu, nagusiena, San Markoko Mankomunitateko presidentea da. Gainontzekoa honakoak dira: PSE-EEko Euskadiko Batzordeko eta PSE-EEko Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Añarbeko Mankomunitateko kidea, Oarsoaldea Garapen Agentziako Errenteriako ordezkaria eta Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko kidea.
Ostiralean egin zuten Merinoren aurkezpen ofiziala eta azken ekitaldian egindako ekintzen berri eman zuen, eta baita datozen legealdirako asmoen berri ere; besteak beste, Arramendin eraikiko dituzten alokairuko 50 apartamentuak, Gaztañoko 40 etxebizitzak eta “datorren legealdiko proiektu izarra Gamongoako 800 etxebizitzak, 600 alokairukoak”.

