BAZen berritu behar dira TAO txartelak
TAOko 10, 13, 20, 23 eta 33 tarifen erabiltzaile egoiliarrek 2011rako txartela berritu nahi badute prest dute BAZ bulegoa eskaera egiteko, aurretik postaz bidalitako dagokion ordainagiria ordaindu eta gero. 2010 urteari dagozkion txartelak otsa...
TAOko 10, 13, 20, 23 eta 33 tarifen erabiltzaile egoiliarrek 2011rako txartela berritu nahi badute prest dute BAZ bulegoa eskaera egiteko, aurretik postaz bidalitako dagokion ordainagiria ordaindu eta gero. 2010 urteari dagozkion txartelak otsailaren 12a arte egongo dira indarrean.
Portuko txartelarekin San Pedro kalean, Zuloaga kalean, Matxin de Artzun, Bidasoa Ibilbidean, Almirante Alonson, Arrantzale Auzoan eta Bentako aparkalekuan aparka daitekeela. Alde Zaharreko txartelarekin General Leiban, Uria Harresian, Bordari kalean San Nikolas kalean aparka daiteke.
Txartela eskatzeko BAZera joan behar da, eta ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

