
Bihar, asteazkenarekin, ezingo da Uranzu eta Korrokoitz kaleetatik kotxez igaro, 10:00etatik 12:30etara, gutxi gorabehera. Uranzu kaleko 10. zenbakiko etxebizitza eraitsi behar dute tarte horretan. Urdanibia plazara autoz sartu nahi duenak, Nafarroa e...

Hernanin, pasa den asteburuan, Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zuten, Gazte Mailan. Oiartzungo Uxue Urkiak eta Asier Bargallok lehen postuan bukatu zuten lehia. Biak kontrarioak ippon bidez gainditu zituzten. Jarrera ona eta prestakuntza maila altua erakutsi zituzten bi kirolariek.

Irungo udaleko gazteria departamentuak jakitera eman duenez, Martindozenea jauregiko aterpetxea otsailan itxita izango da. Hainbat arazo tekniko konpondu nahi dituzte bitarte horretan. Eraikin berean dagoen gaztelekuaren jarduerak ez du etenik izango.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa, Elhuyar fundazioko kideen eskutik. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: A...

Pasa den larunbatean hamasei bikote aritu ziren Euskal Herriko III. Mus Txapelketaren baitako Amazkar tabernako partidan. Lasa-Makazaga eta Izagirre-Pikabea bikoteek jokatu zuten finala eta lehenengoek irabazi zuten. Gipuzkoan jokatuko den hurrengo fasera pasatu dira. Aurrera egiten badute Euskal Herriko lehian ariko dira.

Edorta Kortadi historialari tolosarrak Grabatua Eduardo Txillidaren obran hitzaldia emango du gaur, asteartean, 19:30ean Menchu Gal aretoan, asteburuan Irungo udalak eta Kutxak ireki duten Txillida-Gal erakusketaren harira. Menchu Gal eta Eduardo Txill...

Ereintzak irabazteko moduko partida zeukan asteburuan azken sailkatu Calmec Barakaldoren kontra. Eta irabazi zuen, baina estu eta larri: 29-27. Garaipenari esker, hirugarren jarraitzen du sailkapen nagusian, liderrarengatik hiru puntura.

Datorren igandean, hilak 6, bizikletaren gaineko trebeziaz gozatzeko aukera izango da, Arrokaundietan (Donibane) trialsin proba jokatuko dute. Proba hori Gipuzkoako txapelketarako baliogarria izango da, txapelketa horretako bigarren proba izango da, ha...