Bidasoa ibilbidea itxi dute
Portuko euri urak eta ur beltzak jaso eta banatuko dituen hodi biltzailea eraikitzeko lanak direla eta, itxita dago Bidasoa ibilbideko zati bat. “Obra Txingudiko Zerbitzuek egingo dute” azaldu du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, eta U...
Portuko euri urak eta ur beltzak jaso eta banatuko dituen hodi biltzailea eraikitzeko lanak direla eta, itxita dago Bidasoa ibilbideko zati bat. “Obra Txingudiko Zerbitzuek egingo dute” azaldu du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, eta Urbycolan enpresari esleitu dizkiote lanak. Aurrekontua 721.000 eurokoa da, eta aurtengo ekainerako bukatua izango da. “Ezinbestekoa da orain egitea, izan ere udazkenean Portuko berhiritartzearen bigarren urratsa emango dugu, Bernat Etxepare eta Matxin Artzu kaleekin, eta orain, hodi-biltzailea eraiki behar dugu, Portuko ur garbi eta zikinak bereizteko. Hau gabe ezin dugu bestea egin, eta ulertzen dugu bizilagunen egonezina obrak direla eta, baina gure lana zerbitzu onenak ematea da” gehitu du Altunak.


