Pasajesek, Trintxerpek eta Sanpedrotarrak gaur jokatuko dute
Futboleko Erregional Ohorezko mailako partidak gaur jokatuko dituzte Pasaiako taldeek. Hasten lehena, Trintxerpe izago da. Gaur Hernaniren kontra neurtu beharko ditu indarrak, 16:00etan, Hernaniko Zubipe zelaian. Ordu erdi geroago, Pasajesen txanda iza...
Futboleko Erregional Ohorezko mailako partidak gaur jokatuko dituzte Pasaiako taldeek. Hasten lehena, Trintxerpe izago da. Gaur Hernaniren kontra neurtu beharko ditu indarrak, 16:00etan, Hernaniko Zubipe zelaian. Ordu erdi geroago, Pasajesen txanda izango da. Etxean jokatuko dute antxotarrek Roteta taldearen kontra, 16:30ean.
Dena den, aurretik, baina Preferente mailan, Sanpedrotarra taldeak Mariño hartuko du etxean, 15:30etik aurrera.
Bestetik, Pasajes Futbol Elkartetik jakinarazi dute itsaskiz betetako otarraren zozketako zenbaki saritua 115 dela.
Eskubaloia
Lurraldeko Lehen mailako Donibane Majestikek bihar Gorosabel Group Eibarko taldearen kontra jokatu du Donibaneko kiroldegian, 10:30ean. Arrosek pasa den asteko porrota ahaztu eta Eibarko taldea garaitzea espero dute.
Gaur, aldiz, Lurraldeko Bigarren mailako Donibane eskubaloia taldeak, Aloña Mendiren kontra aritu beharko du Oñatiko Zubikoa kiroldegian, 16:00etatik aurrera.

