2011/1/29

Euskal Herrian Euskarazek otsailaren 12ko manifestaziorako deialdia egin du

Euskal Herrian Euskarazek otsailaren 12an, Donostian, 17:00etan, egingo duen manifestaziorako deialdia zabaldu du, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! lelopean. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu behar dela nabarmendu dute «zazpi e...

admin

Goia jo du ikastolaren eraikin berriak eta erramu adarra jarri diote

Festagiroan ospatu dute gaur goizean Pasaia-Lezo Lizeoak ikastolaren eraikin berriak goia jo izana. Teilatua jarri diote eraikinari eta Lizeoko komunitateak festa txiki bat ospatu du Plazeta inguruan. Bertsolariak, txalapartariak eta trikitilariak izan...

admin

Eskalada ikastaroa gaur, Gazte Foruak antolatuta

Eskalada ikastaroa antolatu du Gazte Foruak gaurko, herriko gazteentzat. 17:00etan izango da, kiroldegian, Girizia Mendi Elkarteko kideen eskutik. Kiroldegiko txartela eramateko gogorarazi dute Gazte Forutik.

admin

Euskal Herriko Mus Txapelketako lehia, gaur

Euskal Herriko III. Mus Txapelketaren baitako partida izango da gaur Amazkarren, 16:00etan. Parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Hainbat sari jasoko dituzte irabazleek, Euskal Herriko Txapelketan aurrera egiteaz gain.

admin

Agate Deunaren bezperako koplen entseguak

Otsailaren 4an Agate Deunaren bezpera izango da. Urtero legez, herriko hainbat elkartek entseguak egiten dituzte kalera kopla kantari irteteko. Pasai Antxon, esaterako, asteazkenean, otsailaren 2an, Kantu Jirako partaideek eta Alkartasuna Dantza Taldek...

admin

Pasajesek, Trintxerpek eta Sanpedrotarrak gaur jokatuko dute

Futboleko Erregional Ohorezko mailako partidak gaur jokatuko dituzte Pasaiako taldeek. Hasten lehena, Trintxerpe izago da. Gaur Hernaniren kontra neurtu beharko ditu indarrak, 16:00etan, Hernaniko Zubipe zelaian. Ordu erdi geroago, Pasajesen txanda iza...

admin

Gaur Kale Ekintzan, eskulan tailerra

Gaur, 6 eta 12 urte arteko haurrentzako Kale Ekintza Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da 16:30etik 18:30era. Eskulan tailerrak egingo dituzte.

admin

Markesane parkea, herritarren gozamenerako

Urtebetez lanean aritu dira Markesane parkean, eraberritze aldera. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta INEMek eskola tailerra egin dute. Emaitza begibistakoa da orain. Erabat itxuraldatu dute Lezoaundiko muinoa. Herritarrentzako parke izaten jarraituko du,...

admin

Eskola Pilotako partidak jokatuko dituzte gaur

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte gaur, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin izango dituzte erabil...

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 29

Gaurko programazioa FM107an: Egun guztian zehar: musika.

admin
Gehiago