Goia jo du ikastolaren eraikin berriak eta erramu adarra jarri diote
Festagiroan ospatu dute gaur goizean Pasaia-Lezo Lizeoak ikastolaren eraikin berriak goia jo izana. Teilatua jarri diote eraikinari eta Lizeoko komunitateak festa txiki bat ospatu du Plazeta inguruan. Bertsolariak, txalapartariak eta trikitilariak izan...
Festagiroan ospatu dute gaur goizean Pasaia-Lezo Lizeoak ikastolaren eraikin berriak goia jo izana. Teilatua jarri diote eraikinari eta Lizeoko komunitateak festa txiki bat ospatu du Plazeta inguruan. Bertsolariak, txalapartariak eta trikitilariak izan dira goizean, erramu adarra jartzeko ekitaldian. Ondoren, Tomas Garbizu Musika Eskolan mokadutxoa egin dute. Eraikin berriaren obrak aurtengo udazkenean bukatuko dira eta 2012 urtean hasiko dira eskolak ematen. Pixkanaka, modu progresiboan, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eta Lehen Hezkuntzako sartuko dira Lizeoaren Lezoko eraikinean.
Lehendakari berria
Bestalde, goizeko ekitaldian Pasaia-Lezo Lizeoaren lehendakari postua irudikatu dute. Bost urtez izan da Juncal Mintegia postu horretan eta orain Gotzon Bereziartuak ordezkatu du.


