Euskal Herrian Euskarazek otsailaren 12ko manifestaziorako deialdia egin du
Euskal Herrian Euskarazek otsailaren 12an, Donostian, 17:00etan, egingo duen manifestaziorako deialdia zabaldu du, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! lelopean. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu behar dela nabarmendu dute «zazpi e...
Euskal Herrian Euskarazek otsailaren 12an, Donostian, 17:00etan, egingo duen manifestaziorako deialdia zabaldu du, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! lelopean. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu behar dela nabarmendu dute «zazpi euskaldun gehi erdaldun bat, berdin zortzi erdaldun ekuazioarekin» amaitzeko. «Gaztelera eta frantsesa bilakatu dira hizkuntza hegemonikoak Euskal Herrian, nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtuz», gaineratu dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek. Hizkuntzak ordezkatzeko prozesuan, globalizazioak eragina duela gogorarazi arren, «ordezkatze prozesu horien gidari estatuak» direla nabarmendu dute. «Garrantzitsua ikusten dugu euskaldun denak elkartu eta otsailaren 12an Donostian egingo den manifestazio nazionalean kalera irtetea, gure hitza entzun eta Euskal herri euskaldun bat aldarrika dezagun», gaineratu dute EHEko kideek.
Honako elkarte eta erakundeek atxikimendua agertu dute: eragileei dagokionez, Ikasle Abertzaleak, Bilgune Feminista, Oreretako Gazte Independentistak, Oreretako Gazte Asanblada, Oreretako Ezker Abertzalea, AEK, Lau Haizetara, AHT-ren aurkako taldea, Bertso Eskola. Komunikabideen arloan, Oarsobidasoko Hitza. Ikastetxeak: Orereta Ikastola eta Langaitz Ikastola. Tabernak: Landare, Sindikato, Maiaritz, Arkaitza, Txiki, Reyna, Paraiso, Txikikaia, Listorreta, Donosti sagardotegia eta Frantsilla. Elkarte gastronomikoen artean, Landare, Niessen, Txepetxa, Euskaldarrak eta Alkartasunak agertu dute atxikimendua. Auzo elkarteak: Gaztaño, Oiarso eta Galtzaraborda. Bi aisialdi taldek ere sinatu dute, Urdaburu Mendi Taldeak eta Gaztedik, hain zuzen.

