Batelen Ligako bigarren jardunaldia, bihar
Eskualdeko arraun elkarteak hasi dira jada motorrak berotzen eta bihar ,Batelen Ligako bigarren jardunaldiari helduko diote. 11:00etan hasiko da norgehiagoka eta lau maila ezberdin jokatuko dira: kadeteen maila, haurren maila, infantilak, gazteak eta helduen maila.
Haurren Mailan, Hibaikako bi ontzi eta San Pedroko bat ariko dira, nesketan. Mutiletan, aldiz, Hibaikako bi ontziz gain, San Juan eta San Pedroko ontzi bana ariko dira lehian. Kadeteei dagokionez, mutilen mailan, San Juango eta San Pedroko bina ontziz gain, Illunbeko beste batek ere parte hartuko dute estropadan.
Gazteen Mailako nesketan, San Juango eta Hibaikako bina ontzirekin batera Illunbeko eta San Pedroko batelak lehiatuko dira. Mutilen mailan, berriz, San Pedroko eta Illunbeko bina ontzirekin batera San Juango batelak ere parte hartuko du.
Azkenik, Helduen Mailan, eskualdeko bi ontzi besterik ez dira egongo: Hibaika eta San Pedro.