Agate Deunaren bezperako koplen entseguak
Otsailaren 4an Agate Deunaren bezpera izango da. Urtero legez, herriko hainbat elkartek entseguak egiten dituzte kalera kopla kantari irteteko. Pasai Antxon, esaterako, asteazkenean, otsailaren 2an, Kantu Jirako partaideek eta Alkartasuna Dantza Taldek...
Otsailaren 4an Agate Deunaren bezpera izango da. Urtero legez, herriko hainbat elkartek entseguak egiten dituzte kalera kopla kantari irteteko. Pasai Antxon, esaterako, asteazkenean, otsailaren 2an, Kantu Jirako partaideek eta Alkartasuna Dantza Taldeko kideek entsegua egingo dute, 20:30ean, Azokan.
Donibanen, aldiz, Itsas Medi Elkarteak asteartean, otsailaren 1ean, 19:30ean elkartean bertan entsegua egingo dute. Agate Deunaren bezperan 18:30ean Meipitik aterako dira kopla kantari eta Santiago plazan bukatuko dute.

