PSE-EEk “lehentasunezko tratua” eskatu du errenta baxua duten amarralekuen erabiltzaileentzat
Pasaiako PSE-EEren iritziz, Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldataz azpitik dabiltzan pertsonek, eta era berean, Pasaian erroldatuta daudenek “lehentasunezko tratua” izan behar dute amarralekuei dagokienez. Iritzi hori Portu Agintarit...
Pasaiako PSE-EEren iritziz, Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldataz azpitik dabiltzan pertsonek, eta era berean, Pasaian erroldatuta daudenek “lehentasunezko tratua” izan behar dute amarralekuei dagokienez. Iritzi hori Portu Agintaritzari helarazi dio. Erretiratuentzat ere hainbat amarraleku bidera ditzala eskatu du, 10-15 inguru. “Horiek guztiek kanon berezia ordainduko lukete”, adierazi du talde sozialistak.
Portu Agintaritzak 421 amarraleku egin nahi ditu udarako.