Oiartzunen eragin nabarmena izaten ari da greba
Oiartzunen grebaren eragina nabaria da. Industrialdeetako enpresa gehienak geldirik daude. Niessen enpresan, esaterako, erabatekoa izan da geldialdia. Hezkuntzan, irakasleen eta langileen gehiengo zabal batek bat egin du deialdiarekin, Udalean bezala. Bestalde, komertzio gehienak itxi dituzte, txikiak behintzat. Alcampo merkatalgunea, ordea, irekita dago (Mamut barneko galerietako dendak eta tabernak itxita daude, baina ez merkatalgunea bera). Garraioan, Herribuseko autobusak eta EuskoTren zerbitzu minimoak eskaintzen ari dira. Piketeekin, gertakaria Ertzaintzak jakinarazi duenez, herriko enpresa bateko ateari kalteak eragin dizkiote piketeek eta hainbat autotako gurpilak zulatu dituzte. Arratsaldean, eskualdeko manifestazioa Eguerdian Donostian izan da herrialdeko manifestazioa. Oarsoaldea eskualdekoa, berriz, arratsaldean izango da. 18:00etan aterako da Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzatik.